''Plazandreak''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarrola-Gaminde bikotea eta Erasun "Plazandreak" saioko final handirako sailkatu dira

Binakako finalean, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek, hilaren 21ean, Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari; lau t’erdian, egun berean, Itxaso Erasun Amaia Aldairen kontra arituko da. Arraiza-Capellan eta Arrillaga txapelketatik at gelditu dira.
20250715162223_ibarrola-eta-gaminde_
18:00 - 20:00
Ibarrola eta Gaminde, binaka, eta Erasun, lau t'erdian, ''Plazandreak'' saioko finaletara

Aizane Ibarrola eta Enara Gaminde 2025eko "Plazandreak" saioko final handirako sailkatu dira, binakakoan, eta Itxaso Erasun finalerako txartel hori bera eskuratu du, lau t'erdikoan, astelehenean, Esperantza pilotalekuan, Bilbon; hilaren 21ean jokatuko dituzten finaletan, Ibarrolak eta Gamindek Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal izango dituzte aurkari, eta Itxaso Erasun, ordea, Amaia Aldairen kontra arituko da. "Plazandreak" saioko laugarren ekitaldiko ligaxkako laugarren jardunaldian, Miriam Arraiza eta Andrea Capellan, binakakoan, eta Miriam Arrillaga, lau t'erdikoan, txapelketatik at gelditu dira; izan ere, hurrenez hurren, 22-10 eta 18-11 galdu dute, finalerako sailkatu diren pilotarien aurka.

Hala, lehen partidan, binaka, Ibarrola eta Gaminde Arraizari eta Capellani gailendu zaizkie, 22-10, eta datorren asteleheneko finalerako txartela poltsikoratu dute. Bikote gorriak merezita eta argi irabazi du. Uharteko aurrelariak eta Laukizko atzelariak hamabost tanto behar zituzten finalerako sailkatzea lortzeko, baina gehiago nahi izan dute, eta bigarren aldiz erdietsi dute garaipena ligaxkan. Bi pilotariek eman dute maila bikaina; indartsu jokatu dute, eta estrategia izan da pilota atzera botatzea, Andrea Capellan nekatzen saiatzeko; errioxarrak, baina, ahalegin ederra egin du. Nabarmentzeko modukoa izan da Aizane Ibarrolak nola jokatu duen; nafarrak hamasei tanto egin ditu, eta horietako batzuk, gainera, ikusgarriak izan dira.

Bigarren norgehiagokan, lau t'erdian, bi atzelari aritu dira nor baino nor gehiago, Erasun eta Arrillaga, eta finalean toki bat zegoen jokoan. Itxaso Erasunek hamazazpi tanto behar zituen hurrengo asteleheneko neurketan izateko, eta zizurkildarrak bikain eskuratu du saria, partida ere irabazita, 18-11. Arrillaga baino erosoago ibili da kantxan; aginagarrak dena eman du, baina ezin izan du garaipena bereganatu.

Hortaz, zaleok hitzordu garrantzitsua dugu, Esperantza pilotalekuan, datorren astelehenean, "Plazandreak" saioko finalak izango baitira.

20250714210025_gaminde-eta-ibarrola_
18:00 - 20:00
20250714215145_itxaso-erasun_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X