Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2024/07/23 - 18:09
Bilboko Aste Nagusia Pilota Torneoa aurkeztu dute
Abuztuaren 22tik 25era, Aste Nagusiko Pilota Torneoa hartuko du Bilbok. Finalaurrekoak abuztuaren 22an eta 23an jokatuko dituzte; finala, berriz, abuztuaren 25ean. Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte.
2024/07/23 - 16:07
Bilboko Aste Nagusiko Torneoa, abuztuaren 22tik 25era
Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.
2024/07/21 - 17:00
Markina-Xemeinek irabazi du Euskal Herriko Eskuzko Herriarteko Txapelketa
Gasteizko taldeari finaleko hiru partidak irabazi dizkiete bizkaitarrek, kadete, gazte eta senior kategorietan.
2024/07/21 - 15:05
Atxikiak eta iskanbila, Etxeberriak eta Mariezkurrenak lortutako garaipenean (21-22)
Atxikiek soka luzea ekarriko dute. Duela egun batzuk San Fermin Torneoko Binakako finalean iskanbila sortu zuten, eta larunbatean, Barakaldon, Etxeberriak eta Mariezkurrenak irabazitako partidan epaileak Mariezkurrenari adierazitakoak ere giroa goitik behera nahastu du.
2024/07/20 - 14:24
Altuna-Iztueta bikoteak Jaka eta Martija garaitu ditu 22-11, CaixaBank Masterseko lehen puntua eskuratzeko
Laudioko frontoian jokatutako partidan, Altuna III.a eta Iztueta nagusi izan dira, eta CaixaBank Masters txapelketako lehen puntua lortu dute. Gorriek 22-11 hartu dituzte mendean urdinak.
2024/07/16 - 19:37
Lau bikotek izango dituzte jokoan 2024ko Andre Maria Zuriaren torneoaren txapelak, Gasteizen
Abuztuaren 5ean, Artola-Mariezkurrena eta Laso-Albisu arituko dira nor baino nor gehiago; hilaren 6an, Altunak eta Rezustak Zabala eta Zabaleta izango dituzte aurkari. Finala 8an jokatuko dute.
2024/07/14 - 22:54
Altunak eta Martijak irabazi dute polemikarekin amaitu den San Fermin Torneoko finala
Jokin Altunak eta Julen Martijak irabazi dute San Fermin Torneoko finala, Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrena mendean hartuta. Alabaina, bukaeran polemika izan da: 21 eta 19 zihoazenean, epaileak atxiki adierazi dio Mariezkurrenari, eta horrela amaitu da partida. Haserre handia piztu du erabakiak.
2024/07/14 - 22:15
Jon Mariezkurrena, haserre bizian San Fermin Torneoko finalean epaileak atxikia adierazi diolako
Peña II-Mariezkurrena II bikoteak San Fermin Torneoko finala galdu du Altuna III.aren eta Martijaren aurka (22-19). Partida 21-19 zihoanean, epaileak atxikia adierazi dio Mariezkurrenari; ondorioz, erabakiak garaipena eman die aurkariei, eta Berriozarkoa haserre bizian ikusi dugu.
2024/07/13 - 14:33
Peñak eta Mariezkurrenak 17-22 garaitu dituzte Laso eta Imaz, eta finalerako sailkatu dira
Jon Ander Peñak eta Jon Mariezkurrenak Binakako San Fermin Torneoko finala jokatuko dute igandean, Unai Laso eta Ander Imaz 17-22 garaitu baitituzte. Altuna eta Martija izango dituzte finalean aurkari.
2024/07/12 - 11:56
Altunak eta Martijak 22-18 garaitu dituzte Etxeberria eta Zabaleta, eta finalerako sailkatu dira
Jokin Altunak eta Julen Martijak Binakako San Fermin Torneoko finala jokatuko dute igandean, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 22-18 garaitu baitituzte partida gogor eta bikain batean.
2024/07/11 - 10:52
Peñak eta Mariezkurrenak Zabalari eta Rezustari irabazita hasi dute San Fermin Torneoa (22-10)
Labriten lortutako garaipenarekin, puntu bat eskuratu du bikoteak. Ostiralean, Laso eta Imaz izango dituzte aurkari.
2024/07/10 - 12:02
Jakak eta Albisuk 22-20 hartu dituzte mendean Altuna III.a eta Martija, baina lehiatik at geratu dira
Partida gogorra jokatu dute bi bikoteek San Fermin Torneoan, baina urdinak izan dira nagusi amaieran. Hala ere, tanteoak finalerako sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu.
2024/07/09 - 17:01
Lasok eta Imazek lehen puntua lortu dute San Fermin Torneoan (22-20)
Unai Laso eta Ander Imaz Javi Zabalari eta Beñat Rezustari gailendu zitzaizkien atzo, San Ferminetako Torneoko bigarren jardunaldian. Neurketak 12 berdinketa izan zituen
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/07 - 16:51
Altunak laugarren txapela bereganatu du Lau t´erdiko San Fermin torneoan
Jokin Altunak Sanferminetako Lau t'erdiko finala irabazi du, Jon Ander Peña 22-21 mendean hartuta. Peñak aurretik egin du ia partida osoa, baina azkenean txapela Amezketara joan da.
2024/07/06 - 23:05
Zabala eta Rezusta garaile, Ezkurdia eta Tolosaren aurka (19-22)
Zabalak Aitor Elordiren lekua bete, eta neurketa bikaina jokatu du, Asperen adarreko kanporaketan. Irabazleek Laso eta Imaz izango dituzte aurkari astelehenean, B multzoko lehen partidan.
2024/07/06 - 13:26
Lasok eta Imazek mendean hartu dituzte Urrutikoetxea eta Aranguren (22-17) sanferminetako atariko kanporaketan
Unai Lasok eta Ander Imazek osatuko dute Baikoren hirugarren bikotea Binakako San Fermin Torneoan, Mikel Urrutikoetxea eta Aitor Aranguren 17-22 menderatu baitituzte Iruñean, Labrit pilotalekuan.
2024/07/04 - 22:56
Elordik ez du jokatuko larunbatean San Fermin Torneoan, eta Zabalak ordezkatuko du
Mallabiako pilotariak min hartu du, beraz, baja izango da asteburuan. Javier Zabalak hartuko du bere tokia, Rezustarekin batera Ezkurdia eta Tolosak osatutako bikoteari aurre egiteko.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.