Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2025/03/04 - 01:12
Olharan eta Barandika Banakako Serieseko finalerdietarako sailkatu dira
Final laurdenetan, hirugarren jokoan erabaki diren bi partidetan, Olharanek Laduche menderatu du, eta Barandika Urreistiri gailendu zaio. Hala, finalerdietan, Olharan Johanen aurka arituko da, eta Barandika, Erkiagaren kontra.
2025/03/03 - 10:18
Olharan vs Laduche eta Barandika vs Urreisti partidekin hasiko da Banakako Winter Series txapelketa
Final laurdenetako bi norgehiagokak eitb.eus-en eta ETB1en ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera.
2025/03/02 - 18:47
Peio Larraldek irabazi du Trinketeko Buruz Buruko Txapelketa
Peio Larraldek 40-29 hartu du mendean Mathieu Ospital etxean, Hazparneko trinketean. Sakez 12 tanto egin ditu, eta ondo kudeatu du partida amaierara arte, trinketeko buruz buruko hirugarren txapela lortzeko.
2025/02/18 - 21:46
Lau bikote arituko dira Bizkaia Torneoan, txapelak janzteko asmoz
Lehen jardunaldian, Aldai-Perez bikoteak Etxegarai-Capellan izango ditu aurkari, eta Uriarte-Erasun bikoteak, Ibarrola-Mendizabal. Finala martxoaren 14an izango da. EITB Mediak Amaia Aldai, Itxaso Erasun, Aizane Ibarrola eta Andrea Capellán elkarrizketatu ditu.
2024/10/06 - 22:16
2024ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 19ko asteburuan hasi, eta urriaren 6an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2024/10/06 - 22:10
Peña II.ak eta Zabaletak jantzi dute CaixaBank Masterseko txapela
Peña II.a eta Zabaleta 13-22 gailendu zaizkie Altuna III.ari eta Iztuetari finalean, eta podiumeko gorenera igo dira txapela janzteko.
2024/10/06 - 22:07
Zabaleta: ''Peñarekin gustura sentitu naiz, bikote ona osatu dugu, eta hori garrantzitsua da irabazteko''
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta pozarren agertu dira CaixaBank Masterseko finala irabazi eta gero. Norgehiagokaren bigarren zatian askoz hobeto jokatu dutela, eta, oro har, txapelketan elkarrekin gustura aritu direla adierazi dute biek.
2024/10/06 - 21:37
Peña II.aren azken sakea eta tantoa, CaixaBank Masterseko finalean
Jose Javier Zabaletak eta Jon Ander Peñak 13-22 irabazi diete Martxel Iztuetari eta Jokin Altunari CaixaBank Masterseko finalean, Navarra Arenan. Hauxe izan da partidako azken tantoa.
2024/10/06 - 21:20
Peña II.a eta Zabaleta, 2024ko CaixaBank Masterseko txapeldun (13-22)
Neurketa parekatua izan da lehen zatian (12-11), baina atsedenalditik aurrera 1 eta 11ko partziala sartu diete aurkariei.
2024/10/05 - 16:17
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta, CaixaBank Masterseko finalera
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta bikoteek jokatuko dute igandean CaixaBank Masterseko finala, ostiralean Nafarroa Arenan jokatu ziren finalerdietan Etxeberria-Mariezkurrena eta Zabala-Imaz bikoteak 22-16 eta 22-15 menderatu ostean, hurrenez hurren.
2024/10/05 - 03:17
Peña II-Zabaleta eta Altuna III-Iztueta bikoteek jokatuko dute CaixaBank Masterseko finala
Nafarroa Arenan jokatu diren finalerdietan, 22-16 eta 22-15 menderatu dituzte Etxeberria-Mariezkurrena eta Zabala-Imaz bikoteak, hurrenez hurren. Finala igande honetan izango da, urriaren 6an, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/10/05 - 02:29
Peña II.a: ''Bigarren partean hobeto irakurri dut zer egin behar nuen''
Jon Ander Peña eta Jose Javier Zabaleta pozik azaldu dira CaixaBank Masterseko finalera sailkatu ondoren, Peio Etxeberria eta Mariezkurrena garaituta (22-16). Ondo hasi ez arren, bigarren zatian hobeto aritu direla adierazi dute.
2024/10/04 - 20:56
CaixaBank Masterseko finalerdiak, ostiral honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
CaixaBank Masterseko bi finalerdiak gaur gauean jokatuko dira Nafarroa Arenan, 22:15etik aurrera. Lehenbizikoan, Peñak eta Zabaletak Peio Etxeberria eta Mariezkurrena izango dituzte aurrez aurre. Bigarrenean, Altunak eta Iztuetak Zabalarekin eta Imazekin neurtuko dituzte indarrak.
2024/10/02 - 20:46
Jon Mariezkurrenak jokatu ahalko du, ostiralean, CaixaBank Masterseko finalaurrekoetan
Berriozarreko atzelariak ezin izan zuen parte hartu San Mateo Torneoan, ezker hankako aduktorean lesioa baitzuen. Dagoeneko osatuta dago eta Nafarroa Arenan izango da, Peio Etxeberriarekin batera, Peña II.a-Zabaleta aurkari. CaixaBank Masterseko finalerako txartela eskuratzea izango du helburu.
2024/09/29 - 23:06
Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta, San Mateo Torneoko txapeldunak
Gipuzkoarra eta nafarra 22 eta 12 nagusitu dira Javier Zabalaren eta Jose Javier Zabaletaren aurka jokatutako finalean. Rezustak bost San Mateo final jokatu eta bostak irabazi ditu.
2024/09/29 - 01:36
Baikok irabazi du Urzante Desafioa
Lau t'erdikoan, Ezkurdia 18 eta 5 nagusitu zaio Peñari. Binaka, Jakak eta Imazek eskuratu dute puntua, Altuna eta Martija 11 eta 22 menderatuta. Buruz burukoan erabaki da guztia, eta Bakaikoak 12 eta 18 garaitu du Murua.
2024/09/27 - 20:48
Etxeberria eta Rezusta izango dira San Mateo Torneoko finalean
Peña II.a eta Albisu 18-22 menderatuta, Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak lortu dute datorren igandean San Mateo Torneoko finala jokatzeko txartela.
2024/09/26 - 17:01
Artolak eta Salaberrik Altuna eta Gaskue kanporatu dituzte San Mateo Torneotik
Gorriak 16-12 aurretik joan arren, Artolak eta Salaberrik Altuna eta Gaskue kanporatu dituzte. Artolak eta Salaberrik Zabala eta Zabaleta izango dituzte aurkari hurrengo neurketan.
2024/09/25 - 17:15
Etxeberriak eta Rezustak San Mateo Torneoan aurrera egiteko aukera dute
Ez zen partida erraza izan, baina Peio Etxeberriak eta Beñat Rezustak Laso eta Iztueta garaitu dituzte. Beraz, ostegunean, Peña eta Albisuren aurka arituko dira, San Mateo Torneoan aurrera egiteko.
2024/09/24 - 16:28
Zabalak eta Zabaletak San Mateoetako finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman dute
Zabalak eta Zabaletak 22-20 irabazi diete Altuna III.ari eta Aldaberi San Mateoetako finalerdietako ligaxkako partida; ondorioz, Zabala-Zabaleta bikoteak finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman du. Bestalde, Altuna III-Aldabe bikoteak aurrera egiteko aukerekin jarraitzen du.