Esku-pilotako beste lehiaketa batzuk
2023/09/09 - 22:19
Peña eta Rezusta Caixabank Masterseko finalerdietara sailkatu dira
Peña eta Rezusta CaixaBank Masterseko finalerdietan egongo dira. Play-offeko norgehiagokan 22-15 nagusitu dira Larrazabal eta Zabaletaren aurka.
2023/09/03 - 22:48
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak finalerdietarako txartela lortu dute
Igande honetan, irailak 3, gorriz aritu den bikoteak erraz irabazi die Larrazabal eta Zabaletari Antzuolan jokatutako partidan, 22-11. Hala, Caixabank Masterseko finalerdietarako txartela lortu dute.
2023/09/02 - 23:01
Peña eta Rezusta, sailkapeneko liderrak Altuna eta Imaz menderatuta (22-20)
CaixaBank Mastersean, lehen faseko azken jardunaldiko partida jokatu da Lekeition. Altunak eta Imazek, Peña eta Rezustaren aurka jokatu dute. Urdinek irabazi dute 22 eta 20.
2023/09/02 - 14:30
Jakak eta Mariezkurrenak irabazi dute Donostia Hiria Torneoa (22-12)
Altuna II.ari eta Rezustari gailendu zaizkie Atano III.a pilotalekuan jokatutako partidan. Mariezkurrena jaun eta jabe izan atzeko koadroetan eta bigarrenez jarraian irabazi du torneoa. Aurrekoan Ezkurdiarekin gailendu zen.
2023/08/31 - 16:45
Jakak eta Mariezkurrenak lortu dute Donostia Hiria torneoko finala jokatzeko bigarren txartela
Altuna III.a eta Rezusta izango dituzte aurrean ostiral gauean Atano III.a frontoian jokatuko duten neurketan, Peña eta Imazi 22 eta 16 irabazita.
2023/08/30 - 16:45
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria finala jokatuko dute
15-22 hartu zituzten mendean Elordi eta Zabaleta. Horrenbestez, ostiralean jokatuko den Donostia Hiria torneoko finalerako txartela lortu zuten.
2023/08/28 - 18:39
Javi Zabala, 2023ko San Mateo Feriako berritasun nagusia
Txapelketak irailaren 15etik 24ra iraungo du, eta hiru partida izango dira egunero, hilaren 16an eta18an izan ezik, egun horietan ez baita neurketarik egongo.
2023/08/27 - 22:43
Ezkurdia eta Zabaleta, Bilboko Aste Nagusiko Torneoko txapeldunak
Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak Bilboko Aste Nagusiko Torneoa irabazi dute. Gorriak 22-17 nagusitu zaizkie Jon Ander Peñari eta Jon Mariezkurrenari.
2023/08/22 - 16:10
Bizkaia Torneoaren finala, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Salaberriak eta Peña IIak neurtuko dituzte indarrak 4 eta erdiko mailan; bikoteka, berriz, Altuna III eta Martija Artola eta Albisuren kontra lehiatuko dira. Azkenik, Elezkano IIak eta Alberdi IIak jokatuko dute.
2023/08/20 - 22:27
Altuna eta Imaz erraz nagusitu dira Elordi eta Albisuren aurka (22-8)
Hasierako tantoetatik partidaren jabe egin da urdinez jokatu duen bikotea eta ihes egin diete aurkariei markagailuan. Hala, Altuna eta Imaz sailkapeneko bigarren postura igo dira.
2023/08/19 - 13:12
Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua batu du CaixaBank Mastersean, Ezkurdia eta Mariezkurrena mendean hartuta
Jakak eta Martijak 22-19 irabazi diote Ezkurdia-Mariezkurrena II bikoteari CaixaBank Masterseko 4. jardunaldiko partida. Ondorioz, Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua poltsikoratu du.
2023/08/15 - 22:43
Ezkurdia eta Mariezkurrena lider dira, hirutik hiru irabazita (22-12)
Oraingoan Altuna eta Imaz menderatu dituzte Azkoitiako Gurea pilotalekuan jokatutako partidan. partida berdinduta joan da 10na egin duten arte, horren ostean, 10 eta 7ko partzialarekin partida hautsi egin dute Ezkurdiak eta Mariezkurrenak.
2023/08/13 - 22:56
Txapelketako lehen garaipena Jaka eta Martijarentzat
Erik Jakak eta Julen Martijak lehen garaipena lortu dute Caixabank Mastersean. 22 eta 13 irabazi diete Larrazabal eta Zabaletak osatutako bikoteari.
2023/08/13 - 19:50
Esku Pilotako Euskal Selekzioa, Mexikon
Sei euskal pilotari aritu dira lehian herrialde amerikarrean. Partidak jokatu dira hainbat modalitatetan, baita bi selekzioen arteko erronka berezia ere.
2023/08/12 - 14:09
Peña II.ak eta Rezustak bigarren puntua lortu dute, Elordi eta Albisu menderatuta
Peña II.ak eta Rezustak Caixabank Masterseko bigarren puntua lortu dute, Elordi eta Albisu 22-16 mendean hartuta. Azken hauek, aukera gabe geratu dira hiru partidetatik hirurak galdu dituztelako.
2023/08/08 - 22:59
Peña II.a eta Albisu, Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldunak (22-19)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalen. Neurketa ederra izan da, maila handiko tantoekin.
2023/08/06 - 22:51
Altuna-Martijak finala jokatuko dute, Ezkurdia-Zabaletari 22-20 irabazi ostean
Partida gogorra jokatu dute Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Astearteko finalean, Peña-Albisu bikotea izango dute aurkari.
2023/08/05 - 14:36
Peña II.ak eta Albisuk Andra Mari Zuriaren Torneoko finalerako txartela lortu dute
Txapelketako lehen finalerdian mendean hartu dute Larrazabal-Mariezkurrena II.a bikotea 22-17ko emaitzarekin. Igandean jokatuko den Ezkurdia-Zabaleta vs Altuna III.a-Martija finalerdiko irabazlearen aurka jokatuko dute finala.
2023/08/01 - 17:05
Donostia Hiria Torneoa, enpresen arteko bikote mistorik gabe, 12 urte eta gero
Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute astearte honetan, eta aurtengo berritasun nagusia izango da ez dela enpresen arteko pilotari nahasterik egongo bikoteak osatzerako garaian. Enpresa bakoitzak bi bikote aurkeztuko ditu, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 1era arte jokatuko den txapelketan.
2023/07/14 - 22:23
Altuna eta Rezusta, Sanferminetako binakako txapeldunak
Altunak eta Rezustak irabazi dute San Fermin Torneoko binakako finala, Larrazabal eta Mariezkurrenari 22-11 irabazi ondoren.