Lau t'erdikoa
2022/07/02 - 17:25
Ezkurdia Sanferminetako txapelketako finalera sailkatu da Etxeberriari irabazi ostean
Aspe enpresako finalerdian, Joseba Ezkurdiak 22-16 irabazi dio Peio Etxeberriari eta utzailaren 7an Iruñean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du. Beste finalista Laso eta Peña II.aren arteko finalerditik aterako da.
2022/07/01 - 23:16
Lasok askorik behartu gabe irabazi dio Artolari (22-11)
Unai Lasok nagusitasunez irabazi du Artolaren aurka (22-11) eta Jon Ander Peña izango du aurkari Baiko enpresako finalean.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.
2022/06/25 - 15:51
Peña II.a Sanferminetako txapelketaren final-laurdenetara sailkatu da, Jakari 22-17 irabazita
Baiko enpresako pilotariak neurtu dira Zaldibarren, eta tolosarra izan da nagusi. Final-laurdenetan, Peña II.ak Urrutikoetxea izango du aurkari, ekainaren 26an, Zeanurin.
2022/06/11 - 15:53
Elezkanok eta P.Etxeberriak aurrera egin dute Sanferminetako Txapelketako kanporaketan
Aspe enpresako kanporaketan, Elezkanok eta Etxeberriak aurrera egin dute Dario eta Irribarriari irabazita, hurrenez hurren. San Fermin txapelketako final-laurdenetan, Elezkano Ezkurdiaren aurka arituko da, eta Peio Etxeberria Altunarekin neurtuko da.
2021/12/19 - 15:49
Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapeldun
Aurrelari bizkaitarra Miriam Arrillaga atzelariari gailendu zaio Mungiako pilotalekuan jokatutako finalean. Hirugarren posturako partidan, Enara Gamindek 22 eta 18 irabazi dio Olatz Arrizabalagari.
2021/12/19 - 14:49
Amaia Aldai, Lau t'erdiko txapeldun (22-14)
Miriam Arrillagari gailendu zaio Mungian jokatutako Emekume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. Hirugarren postua Enara Gamindek lortu du, atariko partidan Olatz Arrizabalaga mendean hartuta (22-18).
2021/12/14 - 19:23
Arrillagak eta Aldaik Lau t'erdiko txapela izango dute jokoan, igandean
Miriam Arrillaga eta Amaia Aldai elkarren aurka ariko dira Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko Txapelketako finalean, abenduaren 19an. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute finala, 12:00etan.
2021/12/14 - 15:59
Arrillaga eta Aldai, prest igandeko finalerako
Igande eguerdian Emakume Master Cupeko finala eskainiko da EITBn. Amaia Aldaik eta Mirian Arrillagak Lau t'erdian neurtuko dituzte indarrak Mungiako pilotalekuan pilota mistoarekin.
2021/12/05 - 16:01
Arrillagak eta Aldaik jokatuko dute 4 t'erdiko finala
Miriam Arrillaga 22 eta 15 nagusitu da Enara Gaminderen aurka, eta bigarren partidan Amaia Aldaik 22-19 irabazi dio Olatz Arrizabalagari. Finala abenduaren 19an jokatuko da, Mungian.
2021/11/15 - 22:03
Altuna: ''Banaka jokatzen diren hiru txapelketa jarraian irabazteko erronka bete dut''
Jokin Altuna 2021eko Lau t'erdiko txapeldunak EITB Mediarekin hitz egin du 'kaiolako' txapela jantzi ondorengo egunean. Biharamun gozoa izan du.
2021/11/15 - 16:30
Altuna-Laso, gozatzeko finala
Final ederra, oso lehiatua jokatu zuten Unai Lasok eta Join Altunak, bietako edonork irabaz zezakeena, baina, azken txanpan txapeldunak gehiago asmatu zuen.
2021/11/15 - 11:38
Amezketaren harrera Altuna txapeldunari
Jokin Altunak bere hirugarren txapela erdietsi zuen Lau t'erdiko txapelketan Unai Lasori 22-20 irabazita. Finala amaitu eta lagunekin eta familiarekin ospatu zuen garaipena Amezketan.
2021/11/14 - 22:17
Giro aparta finalean, baina zale batzuek ez dituzte osasun-neurriak bete
Pandemia ostean publiko eta guzti jokatu den lehen final handia izan da Altunaewna eta Lasorena, baina, hainbat ikusleren jarrera desegokia izan da albiste, partida bera eten egin behar izan dute.
2021/11/14 - 21:53
Altuna III.ak Laso gainditu du oso final parekatuan (22-20)
Lehia estua izan dute eta Jokin Altunak irabazi badu ere, Unai Lasok ere txapela eskuratzeko aukera izan du. Hamabigarren tantotik aurrera uneoro berdinduta joan dira.
2021/11/14 - 21:32
16 pilotakada eta 35 segundo, finaleko tanto ikusgarrienean
Jokin Altunak eta Unai Lasok goi-mailako partida jokatu dute Bizkaia frontoian Lau t'erdiko finalean. 21-20 tantoa arratsaldeko ikusgarriena izan da.
2021/11/14 - 20:55
Jokin Altunaren hirugarren txapela kaiolan
Jokin Altuna Aspeko pilotaria, iaz bezala, Lau t'erdikoaren txapelduna da aurten; txapeldunordea Unai Laso eta hirugarrena Joseba Ezkurdia izan dira.
2021/11/14 - 15:51
Giro bikaina Bilboko kaleetan
Jokin Altunaren eta Unai Lasoren jarraitzaileak hasi dira dagoeneko eztarriak berotzen partidarako prestatzen.
2021/11/14 - 15:39
Altunak hirugarren txapela nahi du kaiolan; Lasok, estreinakoa
Harmailak jendez gainezka egongo dira, pandemia eta gero publiko aurrean jokatuko den lehen final handia izango baita. Partida zuzen-zuzenean eskainiko da EITBn.
2021/11/14 - 15:02
Altuna eta Laso, prest
Jokin Altuna, Aspeko pilotaria, eta Unai Laso, Baikokoa, prentsa aurrean agertu dira finala jokatu baino lehen.