Lau t'erdikoa
2022/11/12 - 22:48
Salaberria, promozioko Lau t'erdiko txapeldun (22-16)
Iker Salaberriak 22 eta 16 irabazi du Lau t'erdiko promozio mailako finala. Egiguren V.ak ezin izan du aurten txapelketan partida guztiak irabazi dituen goizuetarra mendean hartu.
2022/11/09 - 18:32
Aitor Elordi eta Peio Etxeberria, Lau t'erdiko hirugarren postuaren bila
Elordik eta Etxeberriak igandean, azaroaren 13an, jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida. Bi pilotariek materiala aukeratu dute Mallabiako frontoian, neurketa jokatuko den pilotalekuan.
2022/11/08 - 17:15
Egiguren eta Salaberria, promozioko Lau t'erdiko finala irabazteko gosez
Julen Egigurenek eta Iker Salaberriak Promozioko Lau t’erdiko txapelketako finala jokatuko dute larunbatean. Egigurenek 3. finala du, bigarrena promozioko Lau t’erdian, eta biak galdu zituen, Peio Etxeberria eta Elordiren aurka. Salaberriak bigarrena du. Aurten Buruz Burukoa galdu du Elordirekin.
2022/11/07 - 18:13
Finalistak ''lasai'' daude, baina ''partida zaila'' aurreikusten dute
Altuna eta Ezkurdia enpresakideekin egon dira Tuteran San Ferminetako torneoko desafioko saria jasotzen. Ondoren, bazkaria izan dute. EITB Media bertan izan da eta Lau t'erdiko finalisten sentsazioak jaso ditu.
2022/11/07 - 17:31
2018 eta 2019ko finaletako protagonista berberak, Ezkurdia vs Altuna
Ezkurdiak eta Altunak hirugarrenez jokatuko dute Lau t'erdiko finala elkarren aurka. Aurreko edizioetan Ezkurdia izan da garaile.
2022/11/06 - 20:04
Ezkurdia eta Altuna III.a lehiatuko dira finalean 2022ko txapela lortzeko
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Lau t'erdiko txapelketako finala jokatuko dute azaroaren 20an, Bizkaia frontoian, 2022ko txapelduna nor den erabakitzeko.
2022/11/05 - 13:59
Salaberriak irabazi egin dio Expositori eta Egigurenen aurka jokatuko du Lau t'erdiko Promozioko finala
Salaberriak 22-16ko emaitzarekin mendean hartu du Exposito bigarren finalerdian eta Egiguren izango du aurkari finalean, azaroaren 12an, Iruñeko Labriten.
2022/11/04 - 15:45
Elordi, Altuna III.ari irabazteko eta finalera sailkatzeko helburuarekin
Aitor Elordik Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Jokin Altunaren aurka azaroaren 6an. Berriatuan topatu du poztasuna eta bakea ematen dion tokia. Bizkaiko pilotariak EITB Mediarekin hitz egin du finalerdiari buruz.
2022/11/02 - 17:38
Peio Etxeberria eta Joseba Ezkurdia, elkar ondo ezagutzen duten bi pilotari finalerako txartelaren bila
Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak larunbatean (azaroak 5) jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako lehen finalerdia Labriten. Iruñeko frontoian aukeratu dute materiala. Partida berezia izango da bi pilotarientzat, lagunak baitira eta batera entrenatu baitute sarritan.
2022/10/31 - 19:10
Ezkurdia eta Altuna III.a ez dira faltako finalerdietan
Azken urteetako kaiolako oilarrek aurten ere ez dute huts egin eta finalerdietan arituko dira. Hala ere, biak egon dira azken unera arte sailkatu gabe eta sorpresaz beterik egon da aurtengo txapelketa.
2022/10/29 - 17:18
Elordi, Elezkanori 22 eta 8 irabazita, Lau t'erdiko ligaxkako partida guztietan garaile
Aitor Elordik bere hirugarren garaipena lortu du final-laurdenetako ligaxkan. Hala, Mallabiakoak partida guztiak irabazi ditu, tartean Laso eta Ezkurdia mendean hartuta.
2022/10/26 - 18:53
Altuna III.a eta Dario prest dira finalerdietarako txartela jokoan izango duten partidarako
Jokin Altunak eta Dario Gomezek aukeratu dituzte jada pilotak, igandean Beotibarren jokatuko duten Lau t'erdiko 2022ko final-laurdenetarako ligaxkako azken jardunaldiko partidarako.
2022/10/25 - 18:49
Lasok eta Ezkurdiak hautatu dituzte elkarren aurka aritzeko pilotak
Larunbatean jokatuko da bi pilotarien arteko partida Labriten. Partida bana irabazi dute, eta irabazten duenak finalerdietarako bidea hartuko du, bestea, berriz, txapelketatik kanpo geratuko da.
2022/10/24 - 22:30
Elordi eta Peio Etxeberria, Lau t'erdiko ezusteko nagusiak
Aurtengo Lau t'erdikoan aurreikuspenak ez dira betetzen ari. Izan ere, Elordik eta Peio Etxeberriak, kinieletan atzeko postuetan egotea pentsatzetik, txapelketan aurrera egitea lortu dute.
2022/10/24 - 17:41
Lau t'erdiko txapelketako faborito nagusiak, estu eta larri
Lau t'erdiko txapelketa ezin interesgarriagoa geratu da. Faboritoak larri, eta ustez kinilietan atzerago zeudenak, sailkatuta. Aspaldiko txapelketa harrigarriena.
2022/10/19 - 22:33
Lau t'erdiko bigarren jardunaldiko partidek badituzte pilotak
Ostiralean jarriko da martxan Lau t'erdiko txapelketako bigarren jardunaldia, eta, hartara, Laso-Elordi, Altuna III.a-P.Etxeberria eta Ezkurdia-Elezkano II.a partidetako pilota hautaketak izan dira asteazken honetan.
2022/10/18 - 16:59
Jon Ander Peña, Lau t'erdikotik kanpo lesio baten eraginez
Jon Ander Peñak zuntz haustura txiki bat izan zuen eskuineko izterrean, Altuna III.aren arteko lehian, eta, ondorioz, ezin izango du Lau t'erdiko txapelketan jokatzen jarraitu. Nahiz eta lesio larria izan ez, kolpea izan da Tolosako aurrelariarentzat.
2022/10/12 - 22:56
Peio Etxeberriak garaipena eskuratu du Darioren aurka (17-22) eta bikain ekin dio final-laurdenetako ligaxkari
Peio Etxeberriak irabazi egin dio Dariori (17-22) bi pilotariek Sorian jokatu duten Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako A multzoko lehen jardunaldiko partida.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.