Lau t'erdikoa
2023/10/14 - 23:03
Jon Ander Peñak 22 eta 19 irabazi dio Aitor Elordiri
Tolosarra asko sufrituta gailendu da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldiko partidan.
2023/10/14 - 15:57
Altunak Artola menderatuta ekin dio Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkari
Jokin Altunak 22-15eko emaitzarekin irabazi dio Iñaki Artolari Amezketan jokatutako Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida. B multzoan lehen puntua, beraz, Altuna III.ak lortu du.
2023/10/12 - 22:58
Peio Etxeberria Jaka baino gehiago izan da Sorian (22-9)
Peio Etxeberria zenoztarra erraz gailendu zaio Erik Jakari Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako 1. jardunaldian. Nafarrak 22-9 irabazi dio gipuzkoarrari.
2023/10/11 - 23:10
Urrutikoetxeak zuntz-haustura dauka
Zaratamoko aurrelariari egin dizkioten proben arabera, ezkerreko hankako soleo muskulua dauka minduta.
2023/10/10 - 22:40
Altuna-Artola eta Ezkurdia-Salaberria partidetako pilotariek astebururako materiala hautatu dute
Jokin Altunak eta Iñaki Artolak ostiralean neurtuko dituzte indarrak Amezketan, final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldian. Igandean, berriz, Joseba Ezkurdiaren eta Iker Salaberriaren txanda izango da.
2023/10/10 - 11:31
Artolak, Jakak, Salaberriak eta Peñak jokatuko dute Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Lau t'erdiko txapelketa joan den asteburuan hasi zen final-zortzirenekin, eta askorako eman du. Aste honetan, hasiko da final-laurdenetako ligaxka.
2023/10/08 - 22:35
Salaberria eta Peña Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan egongo dira
Iker Salaberriak eta Jon Ander Peñak Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkarako txartelak lortu dituzte. Salaberriak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (22-14) eta Jon Ander Peñak irabazi egin dio Danel Elezkanori (22-5).
2023/10/07 - 22:53
Jakak Larrazabal gainditu du Lau t'erdiko ligaxkan sartzeko (22-13)
Erik Jaka 4 t'erdiko ligaxkan izango da. Lizartzarrek 22-13 menderatu du Larrazabal eta datorren ostegunean Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du.
2023/10/07 - 15:16
Artola Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkara sailkatu da, Agirreri irabazita
Iñaki Artolak Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka jokatuko du. Gipuzkoarrak Asier Agirre hartu du mendean final-zortzirenetan, 22-21eko emaitzarekin.
2023/10/06 - 17:10
4 t'erdiko txapelketa hasiko da gaur Agoitzen
Iñaki Artola eta Asier Agirreren arteko partidarekin hasiko da gaur 4 t'erdiko txapelketa Nafarroako udalerrian. Ia 22 urte igaro dira Agoitzen azkenekoz maila goreneko 4 t'erdiko neurketa bat jokatu zenetik.
2023/10/05 - 00:16
Artola-Agirre, Urrutikoetxea-Salaberria eta Peña-Elezkano kanporaketek badituzte pilotak aukeratuta
Hiru partidak asteburuan jokatuko dituzte, eta irabazleek Lau t'erdikoaren final laurdenetako ligaxkarako sailkatzea lortuko dute.
2023/10/04 - 20:27
Promozio mailako Lau t'erdikoa ostiralean hasiko da, Atarrabian eta Agoitzen
Zortzi pilotari arituko dira, urriaren 6tik azaroaren 11ra bitartean, txapela lortu nahirik. Asteazkenean aurkeztu dute txapelketa.
2023/10/04 - 18:42
2023ko Promozio Mailako Lau t'erdikoa ostiralean hasiko da, Atarrabian eta Agoitzen
Zortzi pilotari lehiatuko dira txapelaren bila: Aspek Exposito, Gaskue, Mata eta Egiguren V.a izango ditu; Baikok, Eskiroz, Alberdi, Alberdi II.a eta Zubizarreta III.a. Txapelketak final-laurdenetako ligaxka izango du (hilaren 6an ekingo diote horri), eta finala azaroaren 11n jokatuko dute.
2023/10/04 - 17:04
Artolak eta Agirrek ostiral honetako Lau t'erdiko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Ostiral honetan hasiko da Lau t'erdiko txapelketa Agoitzen, eta hantxe izan dira gaur goizean Artola eta Agirre pilotariak materiala aukeratzen. Pozik agertu dira biak hautatutako pilotekin. Partida zuzenean izango da ikusgai EITBn, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/10/03 - 17:35
Lau t'erdiko txapelketa hastear da
Joseba Ezkurdia, egungo txapelduna, eta Jokin Altuna dira, aurreikuspenen arabera, txapela irabazteko faborito nagusiak. Txapelketa ostiralean, urriak 6, abiatuko da, eta finala azaroaren 19an izango da.
2023/10/03 - 14:15
Hamabi pilotari arituko dira ostiraletik 2023ko Lau t’erdikoan, Ezkurdiaren hurrengoa izateko
Joseba Ezkurdia (egungo txapelduna), Jokin Altuna, Aitor Elordi, Peio Etxeberria, Iker Salaberria eta Danel Elezkano izango ditu Aspek txapelketan; Erik Jaka, Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola, Jon Ander Peña, Iker Larrazabal eta Asier Agirre izango dira Baikoko ordezkariak.
2023/09/30 - 21:50
Danel Elezkanok Lau t'erdikoa jokatzeko txartela lortu du, atariko kanporaketan Darioren aurka nagusituta
Elezkano II.ak garaipena bereganatu du Darioren aurka 22-15eko emaitzarekin Lau t'erdiko Txapelketako atariko kanporaletan. Beraz, bizkaitarrak txapelketarako txartela eskuratu du. Danel Elezkano 5-12 galtzen ibili da, baina, azkenean, emaitza iraultzea lortu du.
2023/09/18 - 21:09
Baikok Artola, Jaka, Larrazabal, Peña II.a eta Urrutikoetxea baieztatu ditu 2023ko Lau t’erdikorako
Asier Agirrek eta Iraitz Zubizarretak, gainera, atarikoa jokatuko dute, irailaren 30ean; irabazlea ere izango da 2023ko Lau t’erdikoan. 2022ko pilotariei erreparatuta, Larrazabalek Unai Laso ordezkatu du, eta Zubizarreta III.ak, atarikoan, Bakaikoa.
2022/11/21 - 22:53
Ezkurdia, Lau t’erdiko finala irabazi eta biharamunean: ''Final eta txapel gehiago nahi ditut''
Oraindik txapela jantzi izana sinetsi ezinik bildu da Joseba Ezkurdia EITB Mediarekin. Arbizuarrak handinahiz begiratzen dio etorkizunari, lortu duena handia izan denaren jakitun.
2022/11/21 - 17:35
Ezkurdiaren eta Altunaren arteko 2022ko Lau t'erdiko finaleko tantorik onenen bilduma
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak elkarren aurka jokatutako 2022ko Lau t'erdiko finala gogoangarria izan zen. Partidan zehar tanto ugari izan ziren zein baino zein hobeak. Hona hemen tanto onentsuenen bilduma.