Emakume Master Cup
2024/10/13 - 17:10
Zabaleta eta Mendizabal nagusitu dira Hiru Hiriburuak torneoan, finalean Arraiza eta Gaminde garaituta (16-22)
Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek irabazi dute Hiru Hiriburuak torneoa, Ogueta frontoian jokatutako finalean 16-22 gainditu baitituzte Mirian Arraiza eta Enara Gaminde.
2024/10/13 - 16:32
Enara Gaminde: ''Hasieran, akats asko egin ditugu, baina sakea hartu dugunean, Mirianek min asko egin du''
Gamindek penaz hartu du Hiru Hiriburuak torneoko finalagaldu izana (16-22). Hasiera gogorra izan dute, akats ugarikoa, baina, gero, partidan sartu direnean, tanto politak egin dituztela azpimarratu du.
2024/10/13 - 16:16
Nora Mendizabal: ''Ondo hasi bagara ere, azkenean sufritzea tokatu zaigu''
Goiuri Zabaletarekin batera jokatutako finala irabazi du Mendizabalek Hiru Hiriburuak torneoan, Arraiza-Gaminde 16-22 menderatuta. Dioenez, plazera izan da Zabaletarekin jolastea, eta gaurko partidan itzel aritu dela nabarmendu du.
2024/10/13 - 16:01
Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek jantzi dituzte Hiru Hiriburuak torneoko txapelak
Gasteizko Ogueta frontoian jokatutako finalean, Zabaleta-Mendizabal bikoteak 16-22 menderatu ditu Mirian Arraiza eta Enara Gaminde.
2024/10/09 - 15:18
Arraiza-Gaminde eta Zabaleta-Mendizabal bikoteak prest, Hiru Hiriburuak torneoko finalerako
Igandean izango da jokoan Hiru Hiriburuak torneoko finala, Gasteizen, Ogeta frontoian. Aurkezpenean adierazi dutenez, partida gogorra izango dela uste dute lau pilotariek.
2024/10/06 - 17:00
Arraiza-Gaminde eta Zabaleta-Mendizabal, Hiru Hiriburuak torneoko finalera
Hiru Hiriburuak torneoaren bigarren jardunaldia jokatu dute Bilbon. Alde batetik, Arraiza-Gaminde bikotea 22-12 nagusitu zaio Etxegarai-Oses bikoteari. Bestetik, Zabaletak eta Mendizabalek 22-17 gainditu dituzte Arrizabalaga eta Zabala. Finala bikote irabazleek jokatuko dute hurrengo igandean.
2024/09/28 - 17:01
Zabaleta eta Erasun, San Mateo Torneoan txapeldun
Goiuri Zabaletak eta Itxaso Erasunek jantzi dute txapela, Amaia Aldairi eta Andrea Capellani 7 eta 22 irabazita. Erasun gailendu da atzeko koadroetan, eta Goiuri Zabaletak 12 tanto egin ditu. Nagusi izan dira partida osoan.
2024/09/25 - 16:30
Hiru Hiriburuak pilota txapelketaren hirugarren edizioa abiatuko da igandean
Hirugarren edizioa du aurtengoa Hiru Hiriburuak pilota txapelketak. Final laurdenak jokatuko dituzte igande honetan, Donostian; finalaurrekoak Bilboko Esperantza frontoian, urriaren 6an; eta finala, berriz, urriaren 13an izango da. Zortzi bikote lehiatuko dira elite mailan.
2024/09/22 - 16:33
Madalen Etxegarai: ''Azkenean, Enararekin hainbat final jokatu ostean, txapela iritsi da''
Madalen Etxegaraik eta Enara Gamindek irabazi dute Udako Master Laboral Kutxa torneoa, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 12-22 garaituta Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean.
2024/09/22 - 16:32
Etxegarai eta Gaminde, Udako Master Laboral Kutxako txapeldunak (12-22)
Arrizabalagak eta Bergarak Etxegarairen eta Gaminderen aurka neurtu dituzte indarrak Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalean. Bikote urdina nagusitu da, 12 eta 22 emaitzarekin. Hasieratik hartu du aurrea, eta kontrolpean izan du lehia bukaerara arte.
2024/09/18 - 23:01
Arrizabalaga-Bergara eta Etxegarai-Gaminde, igandean, Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalean
Atano pilotalekuan izango da, igande eguerdian, eta asteazkenean aurkeztu egin dute. EITBk zuzenean emango du, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/07/13 - 16:55
Ibarrola-Gaminde bikoteak irabazi du San Fermin Torneoko finala, Aldai eta Oses menderatuta (9-22)
Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek irabazi dute Emakume Master Cupeko San Fermin Torneoko txapela. Labriten jokatutako finalean, 9-22 gailendu zaizkie Amaia Aldairi eta Uxue Osesi.
2024/03/18 - 16:29
Erasun eta Arrizabalaga, oso pozik, finalaren biharamunean
Igandeko Binakako finalean lortutako garaipena apurka-apurka barneratzen ari direla onartu dute gaur Arrizabalagak eta Erasunek. Oso garaipen gozoa izan zela aitortu dute, partidan sufritu egin zutelako.
2024/03/17 - 18:32
Olatz Arrizabalaga: ''Nik uste dut gogoratzeko finala izango dela''
Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasun dira 2024ko Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak. "Nik uste dut gogoratzeko finala izango dela", esan du Arrizabalagak partida amaitu ostean.
2024/03/17 - 18:10
Itxaso Erasun: ''Txapela nire amonari eskaini nahi diot, erreferente handi bat delako niretzat''
Itxaso Erasun eta Olatz Arrizabalaga dira 2024ko Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak. "Txapela nire amonari eskaini nahi diot, erreferente handi bat delako niretzat eta asko maite dudalako", adierazi du Erasunek partida amaitu eta gero.
2024/03/17 - 17:52
Arrizabalaga eta Erasun, Binakako txapeldun
22 eta 16 menderatu dituzte Etxegarai eta Gaminde, Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatutako finalean.
2024/03/17 - 16:20
Arrizabalagak eta Erasunek irabazi dute Binakako txapela
22 eta 16 menderatu dituzte Etxegarai eta Gaminde, Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatutako finalean.
2024/03/17 - 16:16
Erasunek eta Arrizabalagak jantzi dute Binakako Txapelketako txapela
Olatz Arrizabalaga eta Itxaso Erasun dira 2024ko Emakume Master Cupeko Binakako txapeldunak. Gernika-Lumoko aurrelaria eta Zizurkilgo atzelaria nagusi izan dira Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminderen aurka Arrasaten jokatutako final handian (22-16).
2024/03/17 - 15:36
Emakume Master Cup Binakako Txapelketako final handiko azken tantoa
Arrizabalaga eta Erasun dira Binakako Txapelketako txapeldunak, Etxegarai eta Gaminde 22-16 menderatu baitituzte Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatu den finalean.
2024/03/14 - 11:49
Arrasaten jokatuko duten Emakume Master Cupeko Binakako finala aurkeztu dute
Emakume Master Cup Txapelketako Binakako finala jokatuko dute igandean, Arrasaten. Aurkezpena egin dute asteazken honetan.