Emakume Master Cup
2025/04/08 - 02:23
Arraiza eta Gaminde Binakako txapeldunen biharamun berezia
Miriam Arraiza eta Enara Gaminde Laukizen izan dira Binakako txapela irabazi eta hurrengo egunera. Biek ezustekoa eman zuten igandean Binakako finalean Arrizabalaga eta Bergara faborito nagusiak mendean hartuta.
2025/04/06 - 19:32
Arraiza eta Gaminde, Binakako txapeldun
18 eta 22 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako finalean, ezustekoa emanda.
2025/04/06 - 19:24
Arraizak eta Gamindek irabazi dute Binakako Txapelketa Nagusia
Miriam Arraizak eta Enara Gamindek irabazi dute Emakumeen Eskuz Binakakoa. Gazteek 18-22 hartu dituzte mendean Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.
2025/04/06 - 16:09
Azken tantoa, ospakizunak eta sari banaketa
Miriam Arraizak eta Enara Gamindek ezustekoa eman dute Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalean, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara faboritoak mendean hartuta (18-22).
2025/04/02 - 17:01
Arrizabalaga-Bergara eta Arraiza-Gaminde bikoteak, materiala hautatuta, Binakako finalerako prest
Apirilaren 6an jokatuko da Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finala, Oiartzunen, eta hantxe aukeratu dute materiala final handia jokatuko duten bikoteek.
2025/03/23 - 15:44
Arrizabalaga-Bergara eta Arraiza-Gaminde bikoteek jokatuko dute finala, apirilaren 6an
Arrizabalaga eta Bergara 15 eta 22 gailendu zaizkie Zabaleta eta Osesi lehen finalerdian. Bigarrenean, Arraiza eta Gaminde nagusi izan dira Etxegarai eta Arrillagaren aurka 22 eta 16. Finala apirilaren 6an jokatuko dute, Oiartzunen.
2025/03/13 - 00:17
Emakume Master Cupeko pilotarientzako elastiko eta praka berriak aurkeztu dituzte
Astorerekin elkarlanean, pilotariek diseinatu dute hemendik arrera jantziko dituzten prakak; horiek kirolariei egokituko dira, kantxan ahalik eta erosoen aritzeko.
2025/02/26 - 15:09
Naroa Elizalde pilotaria hil da
27 urteko emakume nafarra Ados elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Gaixorik zegoen, eta otsailaren 26an zendu da.
2024/12/26 - 15:30
Zortzi bikote lehian, Binakako elite mailan
Gaur hasi eta apirilaren 6ra arte jokatuko dute Emakume Master Cup Binakako Txapelketa. Olatz Arrizabalagak seigarren txapela nahi du, eta Arrate Bergararekin batera arituko da hori lortzeko borrokan. Goiuri Zabaleta egungo banakako txapeldunak Uxue Oses izango du bidelagun.
2024/12/17 - 15:35
Goiuri Zabaleta: ''Oraingoz ez daukat mugarik, pilotaz gozatu nahi dut''
Goiuri Zabaleta da Lau t'erdiko aurtengo txapelduna, joan den asteburuan finalean Aldai mendean hartuta. Nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
2024/12/15 - 16:16
Goiuri Zabaleta, Lau t’erdiko txapeldun 15 urterekin
Leitzako aurrelariak iazko finaleko arantza atera, eta bere lehen txapela irabazi du, partida bikaina eginda Amaia Aldai egungo txapelduna 11-22 menderatuta.
2024/12/15 - 16:06
Goiuri Zabaletak Lau t'erdiko txapela bereganatu du Aldai menderatuta (11-22)
Goiuri Zabaletak historia egin du Emakume Master Cupeko finala 15 urterekin irabazita. Nafarra Amaia Aldai egungo txapeldunari gailendu zaio, 11-22, final gogor batean.
2024/12/15 - 15:55
Amaia Aldai: ''Nire mailatik oso urruti geratu naiz''
Goiuri Zabaletak historia egin du Emakume Master Cupeko finala 15 urterekin irabazita. Nafarra Amaia Aldai egungo txapeldunari gailendu zaio, 11-22, final gogor batean.
2024/12/15 - 15:13
Goiuri Zabaleta: ''15 urterekin amets hau betetzea ikaragarria da''
Goiuri Zabaleta da Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko txapeldun berria. 15 urteko pilotari leitzarrak 11-22 irabazi dio Amaia Aldai azken urteetako garaileari. Zabaletak erabateko nagusitasuna erakutsi du Sestaoko Las Llanas frontoian. Iazko finaleko arantza kenduta, lehen txapela eskuratu du.
2024/12/15 - 13:37
Pilotakada gogorra jaso du Leire Garaik kopetan
Lau t'erdiko Master Laboral Kutxa txapelketako finaleko atariko partidan, Leire Garai eta Arrate Bergara Olatz Arrizabalaga eta Nahia Bertizen kontra aritu dira. Lehengo tantoa egin berritan, Leire Garaik pilotakada gogorra jaso du kopetan.
2024/12/11 - 15:30
Aldai eta Zabaleta, aurrez aurre, Lau t'erdiko finalean
Amaia Aldai egungo txapeldunak Goiuri Zabaleta izango du aurkari igande honetan Sestaon jokatuko duten Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. Indartsu daudela esan dute biek, finala gogorra izango dela azpimarratzeaz gain.
2024/12/01 - 16:08
Aldaik eta Zabaletak jokatuko dute Lau t'erdiko Txapelketako final handia
Basaurin jokatutako finalaurrekoetan, Amaia Aldaik eta Goiuri Zabaletak Miriam Arrillaga eta Itxaso Eraso menderatu dituzte, hurrenez hurren. Biak gailendu dira 22-12ko emaitzarekin. Finala abenduaren 15ean izango da, Sestaon.
2024/11/28 - 13:16
Lau t'erdiko finalerdietako Zabaleta vs Erasun eta Aldai vs Arrillaga partidak, igandean, eitb.eus eta ETB1en
Abenduaren 1ean jokatuko dira Master Laboral Kutxako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiak, Basaurin, 12:00etan. Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasun lehiatuko dira lehen finalerdian; bigarrenean, ordea, Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga ariko dira nor baino nor gehiago.
2024/11/23 - 14:48
Goiuri Zabaleta: ''Laso gertuago daukat Peio baino, eta bere alde egingo dut''
Lau t'erdiko egungo txapeldunordea gustura da igandeko final handian bi nafar izango direlako aurrez aurre: Unai Laso eta Peio Etxeberria. Lasok bezala, Goirurik ere errematea du gustuko, eta Bizkarretakoaren alde egingo du.
2024/10/24 - 19:11
Amaia Aldai txapela berriro janzten saiatuko da Lau t’erdikoan, baina aurkari gogorrak izango ditu
Dimoztarrak laugarren aldiz jarraian bereganatu nahi du titulua Lau t'erdikoan, baina beste hainbat pilotari prest daude hain estimatua den txapel hori eskuratzeko. Txapelketa igandean hasiko da, eta finalerdiak eta finala EITBn izango dira ikusgai.