Emakume Master Cup
2023/09/26 - 16:28
Olatz Arrizabalaga: ''Ez nuen pentsatzen bi finalak irabaziko nituenik''
Gernikarrak bi final irabazi ditu iragan asteburuan: San Mateoetako torneoa eta udako Mastersa. Orain, Buruz Burukoa du helburu.
2023/09/20 - 23:24
Igandean jokatuko duten Emakume Master Cup torneoaren finala aurkeztu dute
Hirugarren posturako partidan, Etxegarai-Gaminde eta Garai-Capellan arituko dira nor baino nor gehiago; final handian, aldiz, Amaia Aldaik eta Uxue Osesek Olatz Arrizabalaga eta Leire Galeano izango dituzte aurkari. Igandeko 12:00etan hasiko da, eta EITBk zuzenean emango du.
2023/07/30 - 22:58
Amaia Aldaik irabazi du Boiseko Torneoa, finalean Olatz Arrizabalaga 22-19 menderatuta
Aldai 19-12 ere izan da aurretik markagailuan, baina Arrizabalaga tanto bakarrera hurbildu zaio, 19-20. AEBn jokatutako emakumezkoen lehen pilota txapelketa izan da.
2023/07/12 - 20:47
Pilotariak, ilusioz Emakume Master Cupeko udako torneoari ekiteko
Olatz Arrizabalagaren, Amaia Aldairen eta Enara Gaminderen adierazpenak Udako Master Laboral Kutxa Torneoari buruz. Arrizabalagak "txapelketa luze bat egotea polita izango" dela adierazi du.
2023/07/08 - 17:09
Zabaleta eta Gaminde, San Fermin Torneoko garaile
Goiuri Zabaletak eta Enara Gamindek Emakumezkoen Sanferminetako Master Cup Torneoa irabazi, eta txapela jantzi dute. Ezustekoa eman dute eta 22-17 irabazi diote Arrizabalaga-Oses bikoteari.
2023/07/07 - 21:29
Emakumezkoen Sanferminetako MasterCup Torneoa, larunbat honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Aldai-Bergara eta Garai-Galeano bikoteek hirugarren postuagatik neurtuko dituzte indarrak, eta ondoren Arrizabalaga-Oses eta Zabaleta-Gaminde finalean lehiatuko dira. Partidak zuzenean ikusi ahalko dira eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/04/25 - 17:51
Emakumezkoen esku-pilota, Estatu Batuetara aurtengo udan
Emakumezkoen esku-pilota udan Estatu Batuetara egingo du. Uztailaren 26tik abuztuaren 4ra bitarte, Hiru Hiriburuak Torneoko txapeldunek eta txapeldunordeek Boisen jokatuko dute, Idahon, Basque Country Nazioarteko Txapelketan.
2023/03/27 - 22:50
Olatz Arrizabalaga: ''Igandean hartu nituen erabaki gehienak onak izan ziren''
Gernika-Lumoko aurrelariak laugarrenez bereganatu zuen igandean Binakako txapela. Uxue Oses bikote zuela 22-14 garaitu zituzten Amaia Aldai eta Nora Mendizabal. Orain, buruz burukoan jarri du jo puntua Arrizabalagak.
2023/03/26 - 17:06
Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek irabazi dute Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa
Arrizabalagak eta Osesek jantzi diuzte txapelak Binakako Txapelketako finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabal mendean hartuta 22-14ko emaitzarekin.
2023/03/26 - 16:46
Oses: ''Pozik nago egindako lanarekin, txapela beti da preziatua eta ondo gordeko dut''
Uxue Osesek Binakako Txapelketa irabazi du Olatz Arrizabalagrekin bikotea osatuta. Finalean mendean hartu dituzte Amaia Aldai eta Nora Mendizabala (22-14). Hemen dituzu Osesen adierazpenak.
2023/03/26 - 16:34
Arrizabalaga: ''Pilota aldaketarekin asmatu egin dugula uste dut eta finalak horrela ere irabazten dira''
Olatz Arrizabalagak Emakume Master Cupeko Binakako txapela jantzi du Uxue Osesekin batera finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabal mendean hartuta 22-14ko emaitzarekin. Partida amaituta EITB Mediarekin hitz egin du Arrizabalagak.
2023/03/26 - 16:00
Arrizabalaga eta Oses, Binakako txapeldunak
Arrizabalaga-Oses bikoteak irabazi du Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa, finalean Aldai eta Mendizabal mendean hartuta, 14-22ko emaitzarekin.
2023/03/22 - 22:36
Dena prest, igandeko Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketako finalerako
Aldai-Mendizabal eta Arrizabalaga-Oses bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finala, martxoaren 26an, Zarautzen. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, igandean, 12:00etan.
2023/03/12 - 17:03
Arrizabalaga-Oses eta Mendizabal-Aldai bikoteek jokatuko dute Emakume Master Cupeko finala
Igande honetan erabakita geratu dira martxoaren 26an, Zarautzen, Emakume Master Cupeko Binakako finalean lehiatuko diren bi bikoteak, Laudion jokatu dituzten finalerdietan garaile irten ondoren.
2023/03/07 - 21:09
Laboral Kutxa Masterraren Arrizabalaga-Capellan vs Garai-Gaminde finalerdia, ETB1en eta eitb.eusen
Arrizabalaga-Capellan eta Garai-Gaminde bikoteek neurtuko dituzte indarrak Zarautzen jokatuko den finalerako txartelaren bila. Bertan, Aldai-Mendizabal bikotea izango dute zain, Larrarte-Arrillagari 22-16 irabazita.
2023/02/15 - 21:59
Emakume Master Cupeko arropa aurkeztu dute
Emakume Master Cup txapelketan arituko diren pilotarien arropak aurkeztu dituzte Bilbon. Kolore, ehun eta diseinu berritzaileak dira nagusi. Astore etxearenak dira. Gorria, zuria eta urdina nahastu dituzte, eta pilotarien betiko koloreei forma eta kontraste berriak eman dizkiete.
2023/01/25 - 22:06
Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa urtarrilaren 19an hasi eta martxoaren 26an amaituko da
Donostiako Aquariumean aurkeztu da 2023ko Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa. Hauek dira maila nagusian lehiatuko diren lau bikoteak: Garai-Gaminde, Aldai-Mendizabal, Arrizabalaga-Capellan eta Arrarte-Arrilaga. Txapelketa urtarrilaren 29an hasiko da. Finala martxoaren 26an jokatuko da.
2022/12/13 - 18:31
Amaia Aldai, txapela jantzi eta biharamunean
Amaia Aldaik jantzi zuen 2022ko Emakume Master Cupeko txapela. Olatz Arrizabalaga hartu zuen mendean (22-15), titulua berrituz. EITB Mediarekin egon da bere ibilbideaz eta etorkizunaz solasean.
2022/12/11 - 15:35
Amaia Aldaik bigarrenez jarraian jantzi du Lau t' erdiko txapela
Abenduaren 11n, Emakumeen Master Cupeko finala jokatu zen Zornotzan. Amaia Aldai nagusitu zen Olatz Arrizabalagaren aurka, final parekatuan. Dimakoak (Bizkaia) eraman zuen txapela etxera bigarren urtez jarraian.
2022/12/07 - 17:31
Aldai - Arrizabalaga, faborito argirik gabeko finala
Amaia Aldaik eta Olatz Arrizabalagak joatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala, larunbatean, abenduaren 10ean. Finala ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:00etan.