Buruz Burukoa
2025/04/12 - 23:48
Artolak lehen puntua bereganatu du buruz buruko ligaxkan, Elordiri partida eder batean irabazita (22-16)
Iñaki Artolak buruz buruzko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen puntua bereganatu du, Aitor Elordiri 22-16 irabazita. Labriten jokatutako partida zirraragarria izan da, eta Artolak lan asko egin behar izan du Elordi menderatzeko.
2025/04/12 - 15:34
Dariok Zabala menderatuta hasi du buruz buruko final-laurdenetako ligaxka (22-17)
Dario Gomezek garaipenarekin hasi du Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Bart, 22-17 menderatu du Javier Zabala. Bi pilotari errioxarren arteko lehia estua izan da.
2025/04/09 - 15:44
Artola, Elordi, Alatuna III eta Larrazabal, final-laurdenei ekiteko prest
Asteburuan hasiko da Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxka. Apirilaren 12an Artola eta Elordi ariko dira nor baino nor gehiago Labriten; hilaren 13an, Altuna III eta Larrazabal lehiatuko dira, Astelenan. Pilotariek materiala hautatu dute.
2025/04/08 - 00:13
Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako hiru tantorik onenak
Iker Larrazabalek eta Dario Gomezek egin dituzte tantorik onenak, Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako kanporaketetan.
2025/04/07 - 03:08
Peio Etxeberriak osatuko du Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxka, Jaka menderatuta (22-13)
Peio Etxeberriak 22-13 irabazi egin dio Erik Jakari, eta, horrenbestez, pilotari nafarra izango da Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkan.
2025/04/05 - 23:26
Dario eta Elordi buruz buruko final-laurdenetan izango dira
Dario Gomezek 22-11 menderatu du Jon Ander Peña, Labriten; Aitor Elordi, berriz, 22-20 gailendu zaio Beñat Senarri, Bizkaia frontoian. Horrenbestez, Dario eta Elordi final-laurdenetarako sailkatu dira.
2025/04/05 - 14:30
Larrazabalek Ezkurdia kanporatu du final-laurdenetako ligaxkara pasatzeko (21-22)
Partida eroa jokatu dute txapelketako zaharrenak eta gazteenak. 14-21 joan ostean, 21-21ekoa jarri du markagailuan Binakakoko txapeldunak, baina debutariak egin du azken tantoa. Horrela, final-laurdenetako A multzoan arituko da.
2025/04/02 - 16:31
Etxeberria: ''Begia hobeto daukat, lentearekin hobera egin du, aurreikuspena da igandera arazo gabe heltzea''
Peio Etxeberriaren parte-hartzea zalantzan egon da Buruz Buruko Txapelketarako, begian ultzera bat zuelako. Hala ere, Zenozkoak (Nafarroa) EITB Mediari baieztatu dio jokatu egingo duela Erik Jakaren aurkako apirilaren 6ko final-zortzirenetako neurketa.
2025/03/31 - 18:54
Peio Etxeberriak begian ultzera bat duela, baina Buruz Burukoa jokatzeko prest egongo dela esan du Errandoneak
Peio Etxeberriak ultzera bat du begian, eta zalantzan egon da haren parte-hartzea 2025eko Buruz Buruko Txapelketan. Hala ere, apirilaren 6an Jakaren aurkako final-zortzirenetako kanporaketa jokatzeko prest egongo dela adierazi du Inaxio Errandonea Aspeko zuzendari komertzialak.
2025/03/31 - 17:29
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon
Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Ezkurdia-Larrazabal final-zortzirenetako kanporaketarekin. Altuna III eta Zabala izango dira final-laurdenetako ligaxkako A multzoko serieburuak; Laso eta Artola, aldiz, B multzokoak.
2025/03/31 - 17:24
Ezkurdia vs Larrazabal partidarekin abiatuko da Eskuz Banakako Pilota Txapelketa
Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian, eta finala ekainaren 1ean jokatuko da Bilbon.
2025/03/29 - 22:19
Beñat Senarrek Buruz Burukoa jokatuko du, atariko kanporaketan 20-22 menderatu baitu Asier Agirre
Ataundarra atzetik joan da markagailuan, baina partida irauli du, astelehen honetan aurkeztuko duten Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratzeko.
2025/03/25 - 14:10
Apirilaren 4an hasiko da Buruz Buruko Serie B txapelketa
Astearte goizean egindako aurkezpenean izan dira txapelketan parte hartuko duten pilotariak. Guztiak gogotsu agertu dira lehiari ekiteko. Apirilaren 4an jokatuko dute lehen neurketa Alberdi II.ak eta Aldabek.
2024/06/03 - 23:04
Buruz Buruko finalak utzitako daturik esanguratsuenak
Jokin Altunak Buruz Buruko bere hirugarren txapela irabazi du, Unai Laso finalean 22-5 mendean hartuta. Emaitzaz gain, partidak beste datu esanguratsu batzuk utzi ditu historiarako.
2024/06/03 - 16:32
Jokin Altuna: ''Urte guztiko lanaren emaitza da txapela''
Jokin Altuna, Unai Lasori irabazitako finalaz, bere palmaresari buruz eta ondorengo festaren gainean aritu da prentsaurrekoan.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/06/03 - 01:34
Hainbat senidek eta lagunek harrera beroa egin diote Jokin Altunari Amezketan, Buruz Burukoa irabazita
Dozenaka lagun zebiltzan, igande gauean, herrian, Altuna III.aren zain, Amezketako pilotariak bere ibilbideko hirugarren Buruz Burukoa eskuratu duela ospatu nahirik.
2024/06/02 - 23:05
Horrela ikusi dute finala Bizkaia Frontoira bertaratu diren pilotazale ezagunek
Ladis Galarza, Oinatz Bengoetxea, Asier Agirre, Julen Martija eta Jose Angel Iribar Buruz Burko finala ikustera bertaratu dira Bilboko Bizkaia frontoira eta zenbait adierazpen egin dituzte.
2024/06/02 - 22:34
Nekane Altuna: ''Ikaragarria da egiten ari dena, eta gaur ere disfrutatu dugu pilo bat''
Nekane Altuna izan zen Jokin Altunari pilotan irakatsi zion lehena. Buruz Burukoaren finalaren eta bere nebaren inguruan hitz egin du.
2024/06/02 - 22:33
Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena
2024ko Buruz Burukoaren finaleko tantorik onena Jokin Altunak egin du dejadaz. Amezketarrak 12-1ekoa jarri du markagailuan tanto horrekin.