Buruz Burukoa
2022/05/31 - 02:10
Unai Lasoren erreinaldia
2022ko Buruz Buruko txapelduna da Unai Laso, igandean (maiatzak 29) Joseba Ezkurdia finalean mendean hartu baitzuen. Txapela irabazi ondorengo egunean Lasok EITB Mediarekin hitz egin du finalari eta ospakizunei buruz.
2022/05/30 - 19:19
Unai Laso txapeldun, finalean jaun eta jabe izanda
Unai Laso da 2022ko Buruz Buruko txapelduna. Finalean erakustaldia eman zuen Joseba Ezkurdia mendean hartuta.
2022/05/30 - 13:31
Jai giroan ospatu zuen Unai Lasok Buruz Buruko lehen txapela
Nafarroako sagardotegi batean jaso zuten bere lagun eta familiarrek pilotaria, hura zoriondu, eta jai giroan eta kantuan ospatu zuten Lasoren garaipena.
2022/05/29 - 23:38
Nafarren festa latza Nafarroa Arenan
Nafarroa Arenako harmailetan giro paregabea bizi izan da bertan jokatzen zen lehendabiziko Buruz Burukoan. Ezkurdiaren zaleek zein Lasoren zaleek giro bikaina jarri dute finalean
2022/05/29 - 22:50
Lasok nagusitasunez irabazi dio finala Ezkurdiari (22-7)
Unai Laso Baikoko pilotaria 7 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Nafarroa Arenan jokatu den Buruz Buruko finalean. Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak ez dio aukerarik eman Arbizukoari.
2022/05/29 - 22:30
Ezkurdiaren eta Lasoren arteko Buruz Buruko finaleko tantorik onena
5 eta 14koa izan da Unai Lasok Joseba Ezkurdiari irabazi dion Buruz Buruko finaleko tantorik onena. Laso 7 eta 22 gailendu da azkenean.
2022/05/29 - 22:10
Joseba Ezkurdia: ''Ezinean ibili naiz, kolpea hartuta noa etxera''
Arbizuko pilotariak 7 eta 22 galdu du Unai Lasoren aurka jokatutako Buruz Buruko finala.
2022/05/29 - 22:09
2022ko Buruz Burukoaren sari banaketa ekitaldia
Horrela jaso dituzte 2022ko Buruz Buurko txapelketako pilotari onenek euren sariak lepo beteta zegoen Nafarroa Arena pilotalekuan.
2022/05/29 - 22:08
Lasoren amona eta gurasoak, harro pilotariak lortutakoaz
Lasoren gurasoak eta amona hunkituta azaldu dira pilotariak lortutako Buruz Buruko txapelagatik. Ezin pozago daudela onartu dute, eta garaipena merezita duela.
2022/05/29 - 21:38
Unai Laso: ''Hasieratik zentratuta egon naiz eta ia partida perfektua jokatu dut''
Unai Laso 7-22 nagusitu zaio Joseba Ezkurdiari nafarren artean jokatutako Buruz Buruko finalean. Oso eroso sentitu dela eta hasieratik garaipenean zentratu dela kontatu digu.
2022/05/29 - 21:17
Unai Laso Buruz Buruko txapeldun, Ezkurdiaren aurka erakustaldia emanda (7-22)
Baikoko pilotaria jaun eta jabe izan da Nafarroa Arenan jokatutako final handian, eskuin-kolpe eta sake zitala erakutsita. Irabazten duen lehen txapela da Bizkarreta-Gerendiango aurrelariarentzat
2022/05/29 - 17:35
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak, prest eta gogotsu finalerako
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak Nabarreria plaza hautatu dute Buruz Buruko finalaren aurreko hitzordua egiteko, eta giro ezin hobean dabiltza.
2022/05/28 - 21:58
2022ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2022ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.
2022/05/28 - 16:34
Lasoren ilusioa Ezkurdiaren esperientziaren aurka
Baikokoa da faboritoa, baina Ezkurdiak badu nahikoa esperientzia bere herritarrari zailtasunak emateko.
2022/05/28 - 16:30
Zortzi urte geroago, nafarren arteko finala izango du Buruz Buruko txapelketak
Nafarroa Arenan igande honetan jokatuko den Buruz Buruko finala nafarren arteko 31.na izango da. Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Unai Laso bizkarretarra azken partidara iritsi dira Jakari eta Altunari irabazi ostean, hurrenez hurren.
2022/05/27 - 17:15
Buruz Buruko aurreko urteetako txapeldunek final irekia aurreikusten dute Ezkurdia eta Laso artean
Buruz Buruko 11 txapeldun Sondikan bildu dira bazkaltzeko eta igandean Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten final handia izan dute hizpide.
2022/05/26 - 15:22
Mariezkurrena: ''Unaik badaki begirada batekin zer esan nahi diodan''
Jon Mariezkurrena, Unai Lasoren botileroa, datorren igandean jokatuko den finalaz eta pilotariarekin daukan harremanaz mintzatu da EITB Mediarekin. Horrez gain, Lasoren indarguneak eta argalguneak zeintzuk diren kontatu ditu.
2022/05/25 - 16:59
Aparteko ikusmina Buruz Buruko finalerako material hautaketan
Igandean, Ezkurdiak eta Lasok jokatuko duten Buruz Buruko finalerako pilota hautaketa egin dute asteazken eguerdian, Nafarroa Arenan. Pilotazale ugari bertaratu da, aukeraketaren nondik norakoen berri izateko.
2022/05/24 - 18:25
Unai Laso: "Frontoi bizia da, ona niretzat, baina baita Ezkurdiarentzat ere"
Unai Laso Nafarroa Arenan entrenatzen aritu da, igande honetan Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko txapelketako finala prestatzeko. Sentsazio onak dituela eta lasai dagoela dio pilotariak.
2022/05/23 - 22:43
Joseba Ezkurdia: ''Aurkari gogor bat daukat aurrean, baina konfiantzarekin nago''
Ezkurdia Nafarroa Arenan entrenatzen ari da dagoeneko, igandean Unai Lasoren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala prestatzeko. Bere burua ongi ikusten duela kontatu digu, eta konfiantzarekin ikusten dela.