Buruz Burukoa
2022/05/23 - 20:07
Ayarra: ''Ezkurdiak txapela irabazi dezakeela sinetsi du''
Ruben Ayarra da Joseba Ezkurdiaren prestatzaile fisikoa eta botilleroa. Ayarrak EITB Mediarekin hitz egin du Ezkurdiak dituen ezaugarriei buruz. Buruz Buruko finalaz ere mintzatu da.
2022/05/21 - 22:34
Jon Alberdi, 2022ko Promozioko Buruz Buruko txapeldun (22-11)
Jon Alberdi azpetiarrak Promozioko Buruz Buruko txapela bereganatu du Iker Salaberriari 22-11 irabazita, Labriten jokatu den finalean. Alberdi goizuetarra baino gehiago izan da uneoro. Txapelketako partida guztiak irabazita bereganatu du txapelak
2022/05/18 - 18:16
Alberdik eta Salaberriak hautatu dituzte finaleko pilotak
Jon Alberdik eta Iker Salaberriak promozioko Buruz Burukoaren finala jokatuko dute larunbatean, Labriten. Bi pilotariek finaleko materialaren hautaketa egin dute asteazken honetan.
2022/05/18 - 18:16
Joseba Ezkurdia, bere finalik berezianaren aurrean
Joseba Ezkurdiak bere bosgarren finala jokatuko du maiatzaren 29an. Dagoeneko baditu txapelak Binaka eta Lau t'erdikoan, baina Buruz Buruko lehen finala jokatuko du, eta, gainera, etxean, Nafarroa Arenan.
2022/05/17 - 16:54
Unai Laso, haserre, baina Ezkurdiari begira
Lasok badu ardurarik hilaren 29an Ezkurdiaren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finala ahalik eta hobekien prestatzeko. Hala, ez zaio batere gustatu aste honetan Nafarroa Arenan ezin entrenatzea.
2022/05/16 - 15:56
Altunak min hartuta, bertan behera geratu da Jakaren aurka zuen Buruz Buruko partida
Aspe enpresak parte medikoa aurkeztu du, Altuna III.aren eskuetako baten egoerak 3. eta 4. postua zehazteko partidan parte hartzea eragozten diola jakinarazteko.
2022/05/15 - 22:49
Ezkurdiak erraz menderatu du Jaka eta Buruz Buruko finala jokatuko du
Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du maiatzaren 29an Iruñean, eta beste nafar bat, Unai Laso, izango du aurkari. 2014az geroztik, bi nafar izango dira txapelketako finalean lehen aldiz.
2022/05/15 - 21:07
Ezkurdia izango da Lasoren aurkaria Buruz Buruko finalean, Jaka 22 eta 2 jipoitu ostean
Arbizuko pilotaria jaun eta jabe izan da Astelena pilotalekuan jokatutako bigarren finalerdian. Nafarren arteko finala izango da, Iruñean, maiatzaren 29an.
2022/05/14 - 22:51
Lasok Buruz Buruko finala jokatuko du Altuna 17-22 garaitu ondoren
Laso 17 eta 13 izan da atzetik baina bederatzi tanto jarraian egin ditu 22ra iritsi arte. Horrela, nafarra Iruñean jokatuko den final handian izango da. Bertan, Ezkurdaik eta Jakak jokatuko duten bigarren finalerdiareb irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak.
2022/05/14 - 22:18
Altunak eta Lasok liskar txiki bat izan dute 10-9ko tantoan
Altunak "atxiki" egin duela bolea batean esaten zuen Lasok. Berak ere gauza bera egin duela aurreko tanto batean leporatu dio Altunak.
2022/05/14 - 21:55
Lasok Altuna egungo txapelduna kanporatu du eta Buruz Buruko finalean izango da (17-22)
Nafarra gehiago izan da Bilbon jokatutako finalerdi gogorrean.
2022/05/11 - 18:25
Ezkurdia eta Jaka, nor baino nor gehiago igandean Eibarren
Joseba Ezkurdiak eta Erik Jakak igandean buruz buruko finalerdian erabiliko duten materiala aukeratu dute Eibarko Astelenan.
2022/05/10 - 17:47
Unai Laso prest dago Buruz Buruko finalerdia jokatzeko
Unai Lasok Buruz Buruko Txapelketan jarraitzea kolokan jartzen zuen giharretako lesioa gainditu du eta datorren larunbatean denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenaren finalerdia jokatuko du Bilbon Jokin Altunaren aurka.
2022/05/10 - 15:01
Unai Lasok Buruz Buruko finalerdia jokatuko du
Aurrelariak proba bat egin du astearte honetan "eskuin besoaren egoera baloratzeko" eta partida jokatzea erabaki du.
2022/05/09 - 18:30
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso, Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Altunak eta Lasok apirilaren 14an jokatuko dute Bizkaia frontoian, baldin eta Lasok bihar jokatzeko moduan dagoela erabakitzen badu. igandean ezkurdiak eta Jakak jardungo dute elkarren aurka, Eibarko Astelenan.
2022/05/09 - 00:51
Ezkurdia vs Jaka eta Altuna vs Laso izango dira Buruz Buruko finalerdietako kanporaketak
Partidak datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira. Dena den, oraindik argitu egin behar da Unai Laso jokatzeko moduan izango den, eskuin besoan duen lesioa dela-eta.
2022/05/08 - 23:28
Jaka Buruz Buruko finalerdietarako sailkatu da Artolari irabazita (22-21)
Partida gogorra izan da hasieratik, txapelketanorain arte jokatutako gogorrena. Pilotakada askoko tantoak jokatu dituzte gehienetan. Jokoan Artolak agindu du, baina Jaka ondo defendatu da airez eta azkenean garaile atera da.
2022/05/07 - 22:45
Altuna aise gailendu zaio Zabaletari (22-5), eta finalerdietan izango da
Garaipen horrekin, Jokin Altuna Buruz Buruko txapelketako finalerdietara sailkatu da, eta Unai Lasoren aurka neurtu beharko da finalerako txartela eskuratzeko, aurrelari nafarra sendatzen bada.
2022/05/06 - 16:28
Lasok lesioa du eskuineko besoan eta asteartean erabakiko du finalerdia jokatuko duen ala ez
Nafarrak errekuperazio prozesuari ekin dio eta maiatzaren 10ean hasiko da berriro entrenatzen.
2022/05/05 - 19:23
Jaka eta Artola, finelrdietarako sailkapenaren bila
Igandean, maiatzaren 8an, Jakak eta Artolak finalerdietarako txartela izango dute jokoan, Bilboko Bizkaia Frontoian, finalerdietako ligaxkako 3. jardunaldiko partidan. Pozik geratu dira aukeratu duten materialarekin.