Artola ez da sendatu eta Rezustak jokatuko du finala haren ordez
Iñaki Artola ez da izango igande honetan jokatuko den 2021eko Buruz Buruko txapelketaren finalean. Baiko enpresako aurrelariak ezin izan du gainditu maiatzaren 29an, Beñat Rezustaren aurka lehiatutako finalerdian (22-16), egindako giharretako lesioa, eta, ondorioz, finalean izateari uko egin behar izan dio.
Hasiera batean finala ekainaren 13an jokatzekoa bazen ere, Baikok astebetez atzeratzea eskatu zuen, bere pilotariaren lesioa ikusita. Hala, Borja Oses txapelketako epaile bakarrak onartu egin zuen eskaria, araudia aintzat hartuta.
Epe horretan Alegiakoak eginahalak egin dituen arren mindutako eskuin bizkarraldeko giharra sendatzeko, ez da posible izan. Asteazken honetan, Iñigo Simon Baiko enpresako medikuarekin egon da azken osasun-probak egiten, eta proben emaitzak ikusita, finalari uko egitea erabaki dute. Igandekoak lehendabiziko finala izan behar zuen Artolarentzat.
Hartara, Rezusta arituko da Artolaren ordez Bizkaia Frontoian, Jokin Altunaren kontrako finalean; izan ere, Bergarako atzelaria Jose Javier Zabaletari nagusitu zitzaion (8-22) txapelketako 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehian. Kasu honetan, gainera, finalean izateko aukera ekarri dio, zeharka izan bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2026ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 3an hasiko da, eta maiatzaren 31n bukatu. Finala Nafarroa Arenak hartuko du.
Larrazabalek Artola garaitu du partida oso gogorrean (17-22)
Iker Larrazabalek 2026ko Buruz Buruko lehen puntua lortu du Iñaki Artola 17-22 garaituta. Larrazabal aurretik joan da une oro markagailuan, baina sendotasunez aritu behar izan du garaipena lortzeko.
Buruz Buruko Txapelketa, final-laurdenetara begira
Erik Jaka izan da asteburu honetako Buruz Buruko Txapelketako azken jardunaldiko protagonistetako bat, partida amaieran Ezkurdiaren aurka markagailua irauli ondoren.
Handia egin du Jakak, azken unean Ezkurdiari partida iraulita (21-22)
Larunbat honetan, Lizarran jokatutako Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, azken unean markagailua iraulita garaitu du Erik Jakak Joseba Ezkurdia, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Zabalak erraz garaitu du Bakaikoa (5-22), eta final-laurdenetara igaro da
Javier Zabalak erraz (5-22) menderatu du Joanes Bakaikoa Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Logroñon, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Dario Buruz Buruzko Txapelketako final-laurdenetan izango da, Elordi kanporatuta (22-6)
Dario Gomezek nagusitasunez (22-6) garaitu du Aitor Elordi Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Bastidan, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Buruz Burukoa abian da, Altuna, faborito nagusia, Laso, Artola eta Larrazabal zerrendaburu direla
Laurak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetako ligaxkara, eta bertan lau txapeldun multzo berean elkartu daitezke: Laso, Altuna, Elordi eta Jaka, azken biek final-zortzirenetako kanporaketa gainditzen baldin badute. Serie B txapelketan, zozketak Zubizarreta anaia ataudarren arteko neurketa utzi du.
Hamabi pilotari izango dira lehian 2026ko Buruz Buruko Txapelketan; apirilaren 3an hasiko da
Finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, maiatzaren 31n. 2025eko ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa Senarren ordez arituko da, Baikon, eta Aspen ez da aldaketarik izango. Final-zortzirenetan, partida hauek izango dira: Dario-Elordi, Bakaikoa-Zabala, Peña II-P. Etxeberria eta Ezkurdia-Jaka.
Peña II.a Buruz Buruko Txapelketan izango da, Mariezkurrena erraz garaitu ostean (22-7)
Jon Ander Peñak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela bereganatu du, azken kanporaketan Jon Mariezkurrena nagusitasun handiz menderatuta (22-7).
Bakaikoak Buruz Buruko txapelketa jokatuko du, Senar kanporatu ostean
Joanes Bakaikoak 22-21 irabazi dio Beñat Senarri Zumarragan jokatutako Buruz Buruko txapelketako aurrekanporaketan. 21-14 aurretik joan da ataundarra, baina nafarrak zortzi tanto jarraian egin ditu; ondorioz, Bakaikoa aurtengo txapelketa nagusian izango da, Senar kanporatuta.