Eskirozek Mariezkurrena ordezkatuko du larunbat honetan, Donostian, berriozartarra eskuan min hartuta baitabil
Berriozarreko atzelariak eskuin eskuko kailu bat hautsi zuen iragan ostiraleko partidan, eta zauria sendatzen ari da.
Baikok baieztatu du Jon Mariezkurrenak ez duela asteburu honetan jokatuko eta Iosu Eskirozek ordezkatuko duela Donostiako Atano III. pilotalekuan.
Berriozarreko atzelariak eskuin eskuko ahurrean zeukan kailua bat hautsi zuen iragan ostiralean Zornotzan (Bizkaia) jokatu zuen partidan, eta zauria sendatzen ari da, enpresak gaur ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Bestalde, Iñaki Artola Alegiako aurrelariak hautsitako hatza osatzen jarraitzen du, eta ostiral honetan Peña II.ak hartuko du haren lekua Seguran (Gipuzkoa), Imazekin batera, Zabala-Martijaren aurka jokatzeko.
Ordezkapen horien ondorioz, ostiral honetan, Naiaran (Errrioxa), Serie B txapelketan, Landak Eskiroz ordezkatuko du, eta larunbatean, Donostian, Agirrek Peña II.aren lekua hartuko du. Gainera, Bakaikoak Senarren ordez jokatuko du, Ataungo aurrelariak eskuetan arazoak dituelako.