Asegarcek irabazi du Bilboko Ardoaren Desafioa
Bizkaia Pilotalekua Ardoaren Desafioaren testigu izan da Bilboko Aste Nagusiko egun handian. Bertan, Arretxe II.a eta Jaunarena lau t’erdian aritu dira, Titin III.a eta Laskurain bikotea eta Elezkano II.a eta Albisu binaka aritu dira, eta Zubieta eta Urrutikoetxea buruz buru aritu dira.
Arretxe II.ak eta Jaunarenak jokatu dute Ardoaren Desafioaren lehenengo partida. Ikerrek erraztasunak eman dizkio Jaunarenari eta honek ez du aukera galdu nahi izan. Sakea aprobetxatu egin du, eta pilota bizi jokatu du. Azkenean, 15-22 bukatu da partida.
Ondoren, binakako partidaren txanda izan da. Bertan, Titin III.ak eta Laskurainek Elezkano II.a eta Albisuren aurka neurtu dituzte indarrak. Neurketa jokatua izan da, berdinketa bat baino gehiagokoa. Danel Elezkano txukun aritu da defentsan, baina Titinek ez du desafioko puntua galdutzat eman nahi izan. Azkenean, Elezkanok eta Albisuk eraman dute enpresaren puntua, Titin III.ak eta Laskurainek osatu duten bikotea 16 tantotan lagaz.
Asegarceren eta Asperen arteko desafioaren markagailu partikularra berdinduta gelditu denez, Aitor Zubietak eta Urrutikoetxeak erabaki dute irabazlea. Urrutikoetxeak 0-10eko partzialarekin hasi du partida. Zubietak aldea txikitu duen arren (10-14), ez da nahikoa izan neurketari buelta emateko. Azkenean, Ardoaren Desafioan jokoan zeuden 600 botilak Asegarce enpresaren eskuetara pasatu dira, Urrutikoetxeak Zubietari 13-22 irabazi ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaminde: “Ez da nire partidarik onena izan, ez naiz gustura ibili”
Enara Gamindek "Plazandreak" txapelketako 4 t’erdiko finala jokatuko du Aizane Ibarrola 18-17 mendean hartu ondoren. Laukizko pilotaria ez da egindako partidarekin gustura geratu, “partidutik atera” baita. Hala ere, bertatik ikasiko duela adierazi du, baita garaipenarekin pozik dagoela ere.
Aldai-Arrillaga bikoteak eta Gamindek lortu dituzte Plazandreak saioaren finalerako lehen txartelak
Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22-18 hartu dituzten mendean, partida oso gogor, luze eta borrokatuan. Era berean, lau t'erdikoan, Enara Gaminde 18-17 nagusitu zaio Aizane Ibarrolari.
Aldai: “Etxeko lanak egin ditugu, finalerako txartela lortu dugu eta pozik gaude”
Aldaik eta Arrillagak mendean hartu dituzte Zabaleta eta Mendizabal. Pilotakada askoko partida estu baten ostean gorriek 22-18 irabazi dute. Garaipen honek, gainera, finalerako txartela eman die Aldairi eta Arrillagari.
Abuztuaren 11n hasita, Donostiako jaietan jokatuko da Donostia Hiria 2026 Torneoa
Lasok eta Iztuetak abuztuaren 11n jokatuko dute lehen finalerdia Peña II-Mariezkurrena II bikotearen aurka, eta abuztuaren 12an bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artekoa. Finala abuztuaren 14an izango da.
Artolak eta Rezustak lehen puntua eskuratu dute (17-22)
Barakaldon, Artolak eta Rezustak Caixabank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Ezkurdia eta Albisuri 17 eta 22 irabazita. Otxandion ere pilota izan da arratsaldean. Elordi eta Mariezkurrena 22 eta 18 nagusitu zaizkie Larrazabal eta Zabaletari.
Altuna eta Imaz ez dira aurkari izan Etxeberria eta Iztuetarentzat (6-22)
Etxeberriak eta Iztuetak aise menderatu dituzte Altuna eta Imaz 2026ko CaixaBank Masterseko lehen partidan. Ez da partidarik izan eta, lehen 10 tantoak jarraian lortuta, urdinek azkar bideratu dute norgehiagoka, Iztuetak neurketa bikaina jokatu duelarik.
Laso-Albisu, Larrazabal-Mariezkurrena, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta, Andre Maria Zuriko deman
Horrela, Laso eta Albisu Binakako egungo txapeldunak abuztuaren 5ean Larrazabal eta Mariezkurrenaren aurka lehiatuko dira. Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Aspeko adarrean, Altuna-Rezusta eta Zabala-Zabaleta lehiatuko dira bigarren finalerdian.
Laso-Iztueta, sanferminetako binakako txapeldunak!
Unai Laso eta Martxel Iztueta San Fermin torneoaren Binakako txapeldunak dira, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 22-19 mendean hartuta. Final estu eta zaila izan da, baina bigarren zatian nagusi izan dira gorriak. Lasok San Fermin torneo biribila egin du, Lau t’erdikoa eta Binakakoa irabazi baititu.
Aldai-Arrillaga bikoteak Salsamendi eta Capellan hartu ditu mendean, eta Zabaleta Erasuni nagusitu zaio
Binakako partidan, Amaia Aldaik eta Miriam Arrillagak 22-13 irabazi diete Laia Salsamendiri eta Andrea Capellani. Segidan, lau t'erdiko neurketa estuan, Goiuri Zabaletak Itxaso Erasun garaitu du (18-14).
Goiuri Zabaleta: “Kale edo bale jokatu dut gehienbat; irabaztea zen kontua nolanahi ere”
Madalen Etxegarairen ordez jokatu du Goiuri Zabaletak eta 18-14 irabazi dio Itxaso Erasuni 4 t’erdian. Partida estua izan da eta nekeak baldintzatu ditu bi pilotariak. “Irabaztea zen kontua, nolanahi ere” eta hala egin du leitzarrak.