"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2025/05/06 - 02:27
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak eta Ansak eta Zubirik irabazi dute "Erremontari" saioko bigarren jardunaldian
Hurrenez hurren, lau eta hiru puntu eskuratu dituzte. Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte (6-15 y 12-15), eta Imanol Ansa eta Aritz Zubiri Josetxo Ezkurrari eta Aritz Juaneneari gailendu zaizkie (10-15, 15-13 eta 8-3).
2025/05/06 - 02:23
Imanol Ansa eta Aritz Zubiri: ''Garaipen honekin, konfiantza puntu bat irabazi dugu; hortxe gaude, behintzat''
Ansa II.ak eta Zubirik, "Erremontari" saioan garaipen oso garrantzitsua eskuratu dute, Ezkurra II.a eta Juanenea aurkari; hala, lau puntu daramatzate txapelketan, bigarren jardunaldian haien kontra ibili den bikoteak bezala.
2025/05/06 - 02:20
''Erremontari'' saioko Ansa II-Zubiri vs Ezkurra II-Juanenea partidako azken tantoa
Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, hirugarren jokoan garaipena eskuratuta, hiru puntu lortu dituzte sailkapenerako; Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak, ordea, bat erdietsi dute.
2025/05/06 - 01:10
Aldabe eta Barrenetxea IV.a, ados: ''Egun berezia izan da, partida arraroa''
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak, "Erremontari" saioan Javi Urriza eta Iban Larrañaga mendean hartuta, nabarmendu dute Urrizaren egoerak markatu egin duela neurketa, bereziki lehenengo jokoan. Hori bai, horrez gain, azpimarratu dute sailkapenean zazpi puntu dituztela.
2025/05/06 - 01:10
''Erremontari'' saioko Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV partidako azken tantoa
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 6-15 eta 12-15, eta, horrenbestez, lau puntu eskuratu dituzte "Erremontari" saioko sailkapenean.
2025/05/05 - 13:00
"Erremontari" saioko 2. jardunaldiko partidak gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Batetik, Urriza-Larrañaga/Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira; bestetik, Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea izango dira aurrez aurre. 22:20etik aurrera izango dira partidak ikusgai EITBn.
2025/05/05 - 11:15
''Erremontari'' saioaren bigarren jardunaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Barrenetxea arituko dira lehen partidan, eta Ansa II-Zubiri eta Ezkurra II-Juanenea, bigarrenean. Ez galdu Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko diren partidak, gaur, 22:20an, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/04/29 - 22:00
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko lehen partidako tantorik onenak
Txapelketari hasiera eman zion norgehiagokan, astelehenean, Galarretan, lau pilotariek, alegia, Barrenetxea IV.ak, Zubirik, Ansa II.ak eta Aldabek, neurketako tantorik onenetako bana egin zuten.
2025/04/29 - 17:04
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak Ansa II.a eta Zubiri gainditu dituzte, 2025eko "Erremontari" saioaren hasieran
Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak lehen jokoa galdu dute (15-13), baina, bigarrenean (4-15), eta hirugarrenean (3-8), aurkariak baino hobeto ibili dira.
2025/04/29 - 16:51
Aldabek eta Barrenetxeak eraman dute garaipena, sufrituta, ''Erremontari'' saioko lehen jardunaldian
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Imanol Ansa eta Aritz Zubiri menderatu zituzten, hiru jokotan: 15-13, 4-15 eta 3-8.
2025/04/29 - 02:20
''Erremontari'' saioko Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Barrenetxea IV partidako azken tantoa
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak eskuratu dute garaipena, eta hiru puntu erdietsi dituzte, Imanol Ansa eta Aritz Zubiri hiru jokotan menderatuta (15-13, 4-15, 3-8).
2025/04/29 - 02:20
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea: ''Sufrituta irabazi beharreko partida zen''
Lekunberriko aurrelariak eta Hernaniko atzelariak, Ansa II.a eta Zubiri hiru jokotan menderatuta, garaipena eta hiru puntu lortu dituzte "Erremontari" saioko bosgarren ekitaldiko lehen jardunaldian.
2025/04/29 - 02:20
Kemen Aldabek pilotakada jaso du bizkarrean, ''Erremontari'' saioko lehen partidan
Lekunberriko aurrelariak garrantzia kendu dio jazotakoari; Ansa II.aren eta Zubiriren hamargarren tantoan izan da, markagailuan Aldabe eta Barrenetxea IV.a 10-12 irabazten ari zirela; partida amaituta, Kemen Aldabek kolpe handia zeukan saihetsean.
2025/04/28 - 12:42
"Erremontari" saioko Ansa II-Zubiri vs Aldabe-Barrenetxea IV partida, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Bost bikote lehiatuko dira elkarren kontra Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko helburuz, apirilaren 28tik ekainaren 16ra.
2025/04/27 - 19:34
Astelehenean hasiko da "Erremontari" saioko bosgarren ekitaldia
Bost bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko apirilaren 28tik ekainaren 16ra eta Javi Urrizaren azken lehiaketa izango da. Partidak astelehenetan jokatuko dira berriro, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.
2025/04/24 - 23:03
2025eko ''Erremontari'' saioa aurkeztu dute, Urrizaren azken txapelketa izango dena
Bost bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketako txapela lortzeko apirilaren 28tik ekainaren 16ra eta Javi Urrizaren azken lehiaketa izango da. Partidak astelehenetan jokatuko dira berriro, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango dira.
2025/04/10 - 13:51
''Erremontari'' zesta-ikuskizunaren bosgarren edizioa gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Buelta da "Erremontari"ren edizio berri bat. Iñaki Gaztelu, Manuel Arrizabalaga 'Matxin', Elena Azpeitia eta Ibon Gaztañazpi izango ditugu bidelagun, zesta-ikuskizun paregabean. Pilotariak prest daude, gogotsu, bosgarren edizioari ekiteko. Gaur, 22.25ean, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/06/25 - 22:44
Urriza eta Martirena, pozarren ''Erremontari'' irabazita: ''Garaipen berezia da''
Ezkurra II.a eta Azpiroz mendean hartuta, Javi Urrizak eta Ibai Martirenak 2024ko Sagardoaren Txapelketa erdietsi dute, "Erremontari" saioan. Biharamunean, EITB txapeldunekin izan da.
2024/06/25 - 20:32
Hauek dira ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Javi Urrizak eta Ibai Martirenak, bi jokotan, Josetxo Ezkurra eta Xabi Azpiroz hartu zituzten mendean. 2024ko Sagardoaren Txapelketako irabazleak zehaztu zituen norgehiagokan, bi aurrelariek egin zituzten hiru tantorik ikusgarrienak.
2024/06/25 - 17:48
Urrizak eta Martirenak 2024ko ''Erremontari'' irabazi dute, final parekatu eta on batean
Josetxo Ezkurra eta Xabier Azpiroz hartu zituzten mendean, Galarretan, bi jokotan (15-13, eta 15-13). Hala, Sagardoaren Txapelketa eskuratzea lortu dute.