Aldabek eta Barrenetxeak neurketa irauli eta Ezkurra-Azpiroz bikotea mendean hartu dute estreinakoan
Erremontistak neurketa bukaeran. Irudia: EITB
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Erremontari-Sagardoaren Txapelketaren estreinako partida irauli eta hiru jokotan (15-10, 7-15 eta 3-8) irabazi diete Josetxo Ezkurrari eta Xabier Azpirozi.
Seigarren edizioko lehendabiziko sakea Azpirozek egin du. Konturatzerako Ezkurra eta Azpiroz 5-1 aurretik jarri dira, Azpirozek sakearekin asko asmatu baitu. Kemen Aldabek eten du Oialume Zarreko bikotearen bolada kaskarra, antza, nahi gabe egindako bi paretarekin (5-2). Aldabe eta Barrenetxea 5-4 jarri dira, baina ez dute jokoa berdintzerik izan (7-4). Ezkurrak eta Aldabek berriro aldea hartu dute markagailuan, jokoko atsedenaldira 8-5 aurretik joateko.
Bueltan, Ezkurrak egin du lehen tantoa, bizi, ezker paretan pilota sartuz. Hurrengo hiru tantoak ere, Aburuzako bikoteak egin ditu (12-5). Hala ere, Oialume Zarreko bikoteak markagailua berriro estutzea lortu du (13-10). Ezkurrak kalte handiagoa izatea eragotzi du, horma-biko bat maisuki bota ondoren (14-10). Jokoa Barrenetxeak kanpora bota duen pilota batekin bukatu da (15-10).
Bigarren jokoaren hasiera oso bestelakoa izan da (0-6). Barrenetxeak min handia egin du sakez, eta jokoan ere agindu du. Ezkurrak ez du batere errestorik harrapatu jokoaren hasieran, eta Oialume Zarreko bikotea 1-8 joan da jokoko atsedenaldira. Bueltan, Aburuzako bi erremontarien erreakzio txikia etorri da, baina Aldabek berehala eten du tanto zoragarria eginda (3-9).
Barrenetxeak eskura eman dion sake batean, Ezkurrak 4-10eko egiteko baliatu du erresto bikainarekin. Hala ere, Aldabe eta Barrenetxea erabat nagusi izan dira bigarren jokoan, norgehiagokaren joera guztiz aldatuz. Horrela, hirugarren joko erabakigarria behartu dute (7-15).
Hirugarren joko erabakigarria tanto luze eta borrokatu batekin abiatu da. Ezkurra eta Azpirozen alde erori da, eta hurrengoa ere egin du Aburuzako bikoteak (2-0). Ondoren, Ezkurrak behera bota du pilota, eta Barrenetxeak sakea eskuratu du (2-1). Beste tanto borrokatuan binakoa egin dute Aldabek eta Barrenetxeak. Tanto bikaina jokatuta 2-5 jarri dira aurretik Oialume Zarrekoak, baita 2-6koa egin ere. Ezkurrak 3-6koa egin du, ikustekoa izan den erremate batekin. Baina Aldabek eta Barrenetxeak ez dute barkatu, eta partida iraultzea lortu dute, hirugarren jokoa irabazita (3-8). Bitxia izan da norgehiagoka amaiera, azken pilotakadetan pilota hautsi baita.
Kapitainak
Bestalde, antolatzaileek bikote bakoitzak txapelketan zehar izango duen kapitainaren berri eman dute gaur. Horrela, Segurola-Larrañaga (Petritegi) bikotearen botileroa Juan Karlos Intxauspe izango da; Ansa II-Zubiri (Bereziartua) bikotearena Igor Arruti; Goikoetxeak eta Juaneneak (Alorrenea) Aimar Jabalera izango dute kapitain; Ezkurra II.ak eta Azpirozek (Aburuza) Patri Espinar, hirurak irakasleak kantxatik kanpo; eta Aldabek eta Barrenetxea IV.ak (Oialume Zar) Javier Urriza maisua izango dute bidelagun.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lortu du “Erremontari” txapelketako lehen garaipena
Aldabek eta Barrenetxea IV.ak hiru jokotan garaitu diete Ezkurra II.ari eta Azpirozi (15-10, 7-15 eta 3-8). “Beraien lekutik kanpo” hasi direla azaldu duten arren, argi nabarmendu dira Kemen eta Endika beste bi jokotan. Ez galdu partidako azken tantoa eta bikote irabazlearen adierazpenak.
Azken guda kantxa, “Erremontari”ren seigarren eta azken ekitaldia
"Erremontari" saioaren azken ekitaldia maiatzaren 11n hasiko da. Bost bikote arituko dira lehian: Ansa II-Zubiri, Ezkurra II-Azpiroz, Aldabe-Barrenetxea IV, Segurola-Larrañaga eta Goikoetxea-Juanenea. Final handia ekainaren 29an izango da.
“Erremontari”, txapeldunen txapelketa, aurkeztu dute
Erremontearen etorkizuna airean dagoela abiatuko da 2026ko Erremontari txapelketa maiatzaren 11an, seigarren edizioa ez dela azkena izango itxaropentsu. Segurola-Larrañaga, Ansa II-Zubiria, Ezkurra II-Azpiroz, Goikoetxea V-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira. Finala ekainaren 29an jokatuko da.
"Erremontari" lehiaren seigarren edizioa maiatzaren 11n abiatuko da, bost bikote txapel preziatuaren bila direla
Segurola-Larrañaga, Ansa II-Zubiria, Ezkurra II-Azpiroz, Goikoetxea V-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak lehiatuko dira. Finala ekainaren 29an jokatuko da.
Irribarrea kendu ezinik jarraitzen dute Aldabe eta Barrenetxea ''Erremontari''ko txapeldunek
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko txapelak jantzi zituzten, Urrizari eta Larrañagari irabazita. Oraindik ere irribarrea nabari zaie aurpegian.
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak, Aldabek eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako finaleko tantorik onenak.
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko "Erremontari" saioko txapeldunak
Final handian, astelehenean, Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.
Urrizak ezin izan zuen bere azken finala irabazi
Javier Urrizak ezin izan zuen bere azken finala eskuratu, "Erremontari" saioko azken hitzorduan Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxearen aurka galdu baitzuen, Larrañaga bikote zuela. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.
Javi Urriza: ''Polita da azken partida hau bezalako final bat izatea, denok nahi baitugu hemen egon''
"Erremontari" saioko finalean txapela lortu ezin izan badu ere, aurrelari iruindar mitikoa harro dago, parte hartu duen azen txapelketan garaipena lortzeko lehian izan baita; Urrizak hilaren 28an hartuko du erretiroa.