Euskal pilota selekzioaren ofizialtasunaren urtea izan da 2025.a
Euskal pilotak 2025. urtean utzitako une gogoangarrienak errepasatu ditugu bideo honetan. Besteak beste, Altuna, Etxeberria, Ezkurdia eta Rezusta izan dira eskuzko txapeldunak; Emakume Master Cupen, ordea, Enara Gaminde izan da nagusi.
Zure interesekoa izan daiteke
Erremonteko Binakako Txapelketaren finalerako materiala aukeratu dute, Galarretan
Finalerako materiala aukerat dute lehen eta bigarren mailako finalistek, Galarretan. Ansa eta Zubiri dira faboritoak, baina nabarmentzekoa da Ezkurrak eta Larrañagak aukeratutako pilotak biziagoak direla.
Lasok eta Albisuk lidertzan sendo jarraitzen dute, Altuna eta Ezkurdia garaituta (10-22)
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk 10-22 irabazi diete Jokin Altunari eta Joseba Ezkurdiari, Binakako Txapelketako 6. jardunaldian, Gasteizen. Urdinak nagusi izan dira, eta bosgarren garaipena lortu dute.
Larrañagak eta Ezkurrak jokatuko dute erremonteko finala, Aldabe-Azpiroz nagusitasunez menderatuta
Iban Larrañagak eta Josetxo Ezkurrak jokatuko dute Erremonteko Binakako Txapelketako final handia, Imanol Ansa eta Aritz Zubiriren aurka, finalaurrekoan Kemen Aldabe eta Xabi Azpiroz bi setetan menderatu baitituzte.
Zabalak eta Martijak Jaka eta Iztueta garaitu dituzte partida ikusgarri batean (20-22)
Javi Zabalak eta Julen Martijak hirugarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, Adarragan, partida gogor batean Erik Jaka eta Martxel Iztueta 20-22 menderatuta. Urdinak atzetik joan dira markagailuan, norgehiagokaren azken txanpan emaitza irauli duten arte.
Etxeberriak eta Rezustak garaipen handia lortu dute Larrazabal eta Mariezkurrenaren kontra (22-19)
Peio Etxeberria eta Rezusta bikoteak 22-19 irabazi diete Larrazabal eta Mariezkurrena II.ari Barañaingo pilotalekuan. Lehia, hasieratik amaierara oso parekatua, azken tantoetan erabaki da Etxeberriak eta Rezustak bikotearen bultzadari esker, azken txanpan oreka hautsi eta garaipena lortu baitute.
Elordik eta Zabaletak astindua eman diete Artolari eta Imazi (6-22)
Elordik eta Zabaletak nagusitasuna erakutsi dute hasieratik Artola eta Imazen aurka jokatutako partidan (6-22), Eibarko Astelena pilotalekuan. Hona hemen partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
Baikoko eta Aspeko pilotariek Gabonetako mezua zabaldu dute
Enpresek bideo bana argitaratu dute, eta horietan pilotariek zoriontasuna opa diete zaleei, Gabonetarako eta urte berrirako.
Ezkurra-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz bikoteek larunbateko finalerdirako materiala aukeratu dute
Ezkurra eta Larrañaga lau pilota bizi aukeratu dituzte, partida azkar baten bila. Aitzitik, Aldabek eta Azpirozek pilota astunagoak hautatu dituzte, piloteo gehiago egon dadin. Ansa eta Zubiri, finalerako sailkatuta dagoeneko, aurkarien zain daude. Hernaniko norgehiagoka 15:15etik aurrera eskainiko du ETB1ek.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldiko hiru tanto onenak
Thomas Urrutiak, Goixerrik eta Julen del Riok egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldiko tantorik onenak.