Legazpi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jokin Uribetxeberria mendi korrikalaria hil da

Legazpiko Urtatza-Egialde auzoko pista batean aurkitu duen pertsona batek eman dio abisua SOS Deiaki.

Jokin Uribetxeberria 34 urteko mendi korrikalaria hil da larunbat honetan Legazpin, Gorostiaga mendiko igoeran, hainbat hedabidek jakitera eman dutenez.

Herritar batek SOS Deiaki ohartarazi dio gizon bat aurkitu duela Urtatza-Egialde auzoko pista batean. Larrialdietako langileak bertaratu direan, suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X