"Hiru Haundiak" mendi lasterketak mila korrikalari bilduko ditu asteburu honetan
Mila korrikalarik hartuko dute parte asteburu honetan lehiatuko den "Mila Haundiak" mendi lasterketa ospetsuan, milakoa baita baimendutako parte-hartzaileen kopurua. Ohiko legez, proba Gorbea, Anboto eta Aizkorri mendietatik lehiatuko da.
Erresistentzia handiko mendi lasterketa da, 101,6 kilometroko etapa bakarrean egiten da, 24 orduko gehienezko iraupenarekin. Ibilbideak 5.126 metroko desnibel positibo metatua du.
"Hiru Handiak" 1987. urtean hasi zen, Manuel Iradier Txangolari Elkartearen eskutik. Aurtengoa 22. edizioa izango da, azken hiru urteetan korritzen den lehena. Gaur egun, erreferentziako proba da mendi lasterketen egutegian, eta Mont Blanc ultrafondoko lasterketarako baliagarria da.
Mila korrikalariak Murgiatik aterako dira ostiral eta larunbat bitarteko gauerdian. Guztira, ia 2.500 pertsonak eman zuten 2019an parte hartzeko izena, baina mila dortsal bakarrik banatu dira, zozketa bidez, araudiak muga hori jartzen diolako mendi lasterketen parte-hartzeari.
Parte-hartzea
Parte-hartzaileen % 94 euskal herritarrak dira, eta gainerakoen kasuan, gehienak, Madriletik, Leonetik, Lleidatik eta A Coruñatik datoz. Orotara, 28 probintziatako mendi korrikalariak izango dira Murgiako irteeran.
Antolatzaileek azpimarratu dute, emakumezkoen kopuruak gora egin duela eta aurten %Ā 10etik gora direla.
Bestalde, lasterketaren antolaketan eta ibilbide luzea kontrolatzeko, antolatzaileek 400 pertsona baino gehiagoren laguntza dute, ibilbideko udalen, foru aldundien eta zenbait enpresaren babesarekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrasate-Udalatx, 10. urteurren berezia
Arrasate Udalatx Mendi Lasterketak bere X. edizioa ospatuko du aurten. Lasterketak 22 kilometroko ibilbidea eta +1.400 metroko desnibel metatua izango ditu, Anporreta, Meatzerreka eta Udala auzoa zeharkatuz eta lehen aldiz Udalatx tontorreraino igota. Larunbatean, goizeko 09:15etik aurrera, zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian.
Elazzaoui iazko irabazlea Zegama-Aizkorrin izango da aurten ere; Jornet, berriz, ez
Sara Alonso 2025eko txapeldun gipuzkoarra ere bertan izatea espero da. Lasterketaren antolatzaileek banatu dituzte 225 dortsalak, zozketa bidez.Ā
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa, zuzenean ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian
Udalatx-Arrasate mendi lasterketaren hamargarren edizioa izango da larunbat honetan, otsailaren 28an. 22 kilometro eta 1.450 metroko desnibel positiboa izango du, eta ETB4n zuzenean jarraitu ahal izango da, baita streaming bidez ere, kirolakeitb.eus webgunean.
Oihana Kortazarrek 5 ordu eta 43 minututan egin du Monte Perdidoko igoera eta jaitsiera, marka berria
Mendien Nazioarteko Eguna dela baliatuta, Oihana Kortazarrek uztailean ezarritako marka eman du argitara: Monte Perdidora igoera eta jaitsiera azkarrena egin duen emakumea da elgetarra.
2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.
2026an ez da Ehunmilak ultratrail lasterketa egingo
Ehunmilakeko antolatzaileek iragarri dute 2026an ez dela lasterketarik egingo, antolatzaileen egoera pertsonala eta zailtasun ekonomikoak direla eta. Proiektuari heldu nahi diotenek atea zabalik dutela gaineratu dute.
Aitor Ajuria eta Lide Urrestarazu nagusitu dira Gorbeia Suzien lasterketan
Gorbeia Suzien probaren 12. edizioak euskal korrikalariak izan ditu protagonista. Aitor Ajuria izan da gizonik azkarrena, eta emakumezkoetan, garaipena lortzeaz gain, errekor berria ezarri du Lide Urrestarazuk.
800 korrikalaritik gora lehiatuko dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa larunbatean jokatuko da, Zeanurin. 800 korrikalari pasatxo lehiatuko dira, bi distantziatan: 32 kilometrokoan eta 21 kilometrokoan. Proba zuzenean ikusi ahalko da, 08:45etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Gorbeia Suzien, mendi-lasterketa bat baino gehiago
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren 12. edizioa lehiatuko dute larunbat honetan, irailaren 27an. Zeanuriko plazan hasita, 32 kilometroko ibilbide gogorra egin beharko dute parte-hartzaileek.
Eba eta Magali ama-alaben sentipenak, Gorbeia Suzien lasterketaren atarian
Eba eta Magali ama-alabak dira, eta mendi-korrikalariak. Magali izan da urte askoan ama iritsi zain egon dena; orain, ordea, lekukoa eskuz aldatzen hasi da. Haien sentipenak kontatu dituzte elkarrizketa honetan.