Kirol gehiago
2024/09/02 - 23:16
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 2an, astelehena
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute astelehen honetan: igeriketa, mahai-tenisa eta triatloia.
2024/09/02 - 23:12
Iñigo Llopisek brontzea irabazi du 4X100 metro estiloko erreleboan
Larunbatean urrea irabazi zuen donostiarrak 100 metro bizkarreko proban, eta dagoeneko bi dira Llopisek Paralinpiar Joko hauetan irabazitako dominak.
2024/09/02 - 01:14
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia irailaren 1ean, igandea
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute larunbat honetan: igeriketa, arrauna, tiroa, gurpildun saskibaloia eta txirrindularitza.
2024/08/31 - 21:18
Iñigo Llopisek eskaintza berezi batekin ospatu du bere urrea
Iñigo Llopis gipuzkoarrak 100 metro bizkarreko paralinpiar proba irabazi du larunbat honetan Parisen, elbarri fisikoen S8 mailan. Llopisek Richard Oribe eta Javier de Aymerich entrenatzaileei eskaini nahi izan die domina hau. Aymerich pasa den urtarrilean zendu zen.
2024/08/31 - 20:52
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 31n, larunbata
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute larunbat honetan: igeriketa, arrauna eta boccia.
2024/08/31 - 20:26
Iñigo Llopisek urrea lortu du 100 metro bizkarreko proban, Parisko Paralinpiar Jokoetan
Llopisek (25 urte) faboritoa zela berretsi du lasterketa bikain batekin. Bere denbora 1:05.58an gelditu da.
2024/08/31 - 01:05
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan abuztuaren 30an, ostirala
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute ostiral honetan: gurpildun saskibaloia, txirrindularitza, arrauna, tiroa eta boccia.
2024/08/30 - 01:08
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 29an, osteguna
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute ostegun honetan: gurpildun saskibaloia, igeriketa, mahai-tenisa eta arku-tiroa.
2024/08/29 - 11:44
Historiako Paralinpiar Joko unibertsalenak inauguratu dituzte Parisen
Parisen Paralinpiar Jokoak martxan dira, historiako ediziorik unibertsal eta berdinzaleena. 167 herrialdetako 4.400 kirolari izango dira aurtengo hitzorduan, baita errefuxiatu talde bat eta 96 kirolari neutral ere.
2024/08/28 - 17:11
Ander Cepas eta Iker Sastre dominen bila lehiatuko dira Parisko Jokoetan
Iker Sastre eta Ander Cepas, Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak, prest daude Parisko Joko Paralinpikoetan lehiatzeko. Dominaren bat lortzea dute helburu.
2024/08/28 - 12:09
Iñigo Llopis: ''Dominen lehian egotea da helburua''
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilaria Parisen da Joko Paralinpikoetan lehiatzeko. Nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
2024/08/28 - 11:19
Nahia Zudaire: ''Nire mailarik onena ematen badut, dominen lehian egon naiteke''
Nahia Zudaire Basque Teameko igerilaria oso pozik eta ilusionatuta agertu da Parisko Joko Olinpikoen atarian. Egindako lana uretan ikustea da bere asmoa.
2024/08/27 - 23:20
Euskal ordezkaritza zabala, Parisko Joko Paralinpikoetan
21 euskal kirolarik hartuko dute parte, Beijing 2008, Londres 2012, Rio 2016 eta Tokio 2021 olinpiadetako kopurua gaindituta.
2024/08/27 - 11:22
Euskal Herriko 21 kirolari, Parisko Joko Paralinpikoetan
Gurpildun saskibaloiean arituko dira gehienak (5); txirrindularitzan eta igeriketan launa; bi mahai-tenisean, eta bana izango dira arku-tiraketan, tiraketan, piraguismo sprintean, boccian eta triatloian.
2024/08/25 - 22:56
Lydia Ko zeelandaberritarrak irabazi du Erresuma Batuko Irekia; Carlota Ciganda 37. postuan sailkatu da
Nafarrak +4ko txartelarekin amaitu du txapelketa.
2024/08/24 - 22:34
17. zuloko bogey hirukoitz batek Carlota Cigandaren jardunaldi ona zapuztu du
Nafarrak 70 kolperekin (-2) itxi du hirugarren jardunaldia, eta 218 kolpe (+2) daramatza guztira.
2024/08/23 - 21:33
Nelly Korda da Erresuma Batuko Irekiko liderra; Carlota Cigandak gora egin du sailkapenean
Nafarrak +1eko txartelarekin itxi du bigarren jardunaldia (+4 guztira). Horrela, sailkapeneko burutik oso urrun jarraitzen du.
2024/08/23 - 16:30
Raquel Mateo triatleta paralinpikoa ilusioz gainezka dago bere hirugarren paralinpiar jokoen atarian
Rion eta Tokion diploma lortu ostean, gogotsu egin die aurre Raquel Mateo triatleta paralinpikoak Parisko Paralinpiar Jokoei. Dominak lortzea zail ikusten du, baina ahalik eta ondoen lehiatzea espero du.
2024/08/23 - 00:16
Carlota Cigandak lidertzatik oso urrun hasi du Erresuma Batuko Irekia
Nafarrak 75 kolpeko txartelarekin (+3) itxi du lehen jardunaldia, eta 63. postuan geratu da, beste golflari batzuekin batera.
2024/08/22 - 15:40
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisentzat 2024ko Joko Paralinpiarrak berezienak izango dira
Ez dira Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisen lehen Jokoak, izan ere, 2020an Tokion izan ziren. Oraingoan, nafarra lau probatan arituko da eta bular estiloko 100 metroetan ikusten ditu aukera gehien. Hernaniarra, aldiz, munduko txapelduna da S8 bizkarkako kategorian.