Kirol gehiago
2024/09/29 - 22:28
Rahm bigarren geratu da Espainiako Irekian, Angel Hidalgorekin berdinketa hausteko play-offa galduta
Angel Hidalgoren eta "Barrikako lehoia"ren arteko play-offean erabaki da txapelketa. Lehen saiakera ez da nahikoa izan, eta, berdinketa hausteko bigarren zuloan, Rahmek irteeran huts egin eta gero, Hidalgok Espainiako Irekia eskuratu du.
2024/09/29 - 22:28
Jon Rahm: ''Ez dut eman irabazteko behar nuen maila''
Barrikako jokalariak bigarren egin du azkenean, Angel Hidalgorekin berdinketa hausteko play-offa galduta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/09/28 - 22:54
Jon Rahm bigarren, jardunaldi baten faltan: ''Biharko eguna iristeko irrikan nago, polita izango da''
Jon Rahm bigarren da Espainiako Irekian, txapelketa amaitzeko jardunaldi bakarraren faltan. Barrikakoak bi kolpera du Angel Hidalgo liderra.
2024/09/28 - 21:39
Jon Rahm bigarren Espainiako Irekian, azken jardunaldiaren faltan
"Barrikako lehoiak" urrats garrantzitsua eman du larunbat honetan bere helburua lortzeko, Angel Hidalgo liderrarengandik bi kolpera kokatu baita.
2024/09/28 - 00:00
Rahm: ''Ez dut nahi horrelakorik gertatzea, baina uler dezaket Nico Williams Athleticetik joatea''
ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Jon Rahmek adierazi du Nico Williams maila handiko jokalaria dela eta, ondorioz, kirolariaren ikuspuntutik, ulertuko lukeela egunen batean beste talde batera joateko erabakia hartzea, titulu gehiago irabazteko asmoz.
2024/09/27 - 21:29
Jon Rahm liderrarekiko bost kolpera, Espainiako Irekia irabazteko lehian jarraitzen du
Txapelketako bigarren jardunaldian, ostiralean, parraz azpitik bi kolpe egin ditu, eta -5 daramatza guztira; Angel Hidalgok aurreneko postuari eutsi dio, -10eko emaitzarekin. Adrian Otaegui zelaiaren parrean dago, eta Borja Virto +6ra.
2024/09/27 - 19:24
Imanol Rojo, gurpildun eskiko munduko txapeldun
Imanol Rojo gurpildun eskiko munduko txapeldun da estilo klasikoan, 15 kilometroko proban. Eskiatzaile tolosarra prest da datorren urte hasieran Norvegian jokatuko den iraupen luzeko munduko txapelketarako.
2024/09/26 - 22:26
Jon Rahmek -3 izan du eta Adrian Otaeguik eta Borja Virtok +2, 2024ko Espainiako Irekiaren lehen jardunaldian
Barrikarra, lehen itzulia jokatuta, liderrarekiko hiru kolpera dabil; Angel Hidalgo espainiarra da aurreneko postuan, eta Rahm bosgarrenean. Hidalgok parraren azpitik sei kolpe eginda amaitu du.
2024/09/26 - 17:10
Maila handiko parte hartzea, Gorbeia Suzien proban
Larunbat goizean, 8:45etik aurrera, Gorbeia Suzien mendi lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Ostegun honetan egin dute aurkezpena, eta maila handiko korrikalariek parte hartzea espero da.
2024/09/25 - 22:45
Rahm: ''Urte oso ona izan da, beti top-10etan; pena, handietan ez naizela hobeto ibili''
Ostegunean ekingo dio euskal golf jokalariak 2024ko Espainiako Irekiari; aurreko egunean, 2024ko denboraldia izan du aztergai. LIV Golf zirkuitua irabazi du, eta, horrez gain, bi torneotan gailendu da.
2024/09/25 - 21:34
Iñigo Uriarte, iktusak geldiarazi ez duen korrikalaria
Duela bi urte, Iñigo Uriarte korrikalariak iktus bat izan zuen, eta gaixotasuna gainditu zuen. Lasterkaria izateak sendatze prozesuan lagundu diola aitortu du, eta igande honetan Gorbeia Suzien lasterketan parte hartuko du.
2024/09/23 - 11:27
Cameron Smithen Ripper nagusi, taldekako Liv Golfen; Rahmen Legion XIII laugarren geratu da
Lucas Herbert, Matt Jones eta Marc Leishman golflariek osatutako multzoak par azpitik 11 kolperekin amaitu zuten igandean. Rahmek ezin izan zuen finala jokatu, gripeak jota baitzegoen.
2024/09/22 - 14:24
Xabi Zurutuzak 19. postuan amaitu du Emilia-Romagnako Sari Nagusia
David Alonso kolonbiarrak irabazi du Misano Adriatikoko zirkuituan egindako lasterketa. Angel Piqueras izan da bigarrena, eta Collin Veijer hirugarrena.
2024/09/22 - 13:01
Rahmen taldea, Legion XIII, LIV Golfeko taldekako finalera sailkatu da, Barrikakoa baja izan arren
Euskal golflaria ez da txapelketan parte hartzen ari, gripeak jota dagoelako.
2024/09/20 - 23:31
Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du La Seuko Munduko Kopan
41 urteko kirolari lasartearrak jaitsiera ia perfektua egin du finalean.
2024/09/19 - 22:58
Euskal pentatloiko Lehen Mailako finala larunbat gauean jokatuko dute, Azpeitian
Ostegun arratsaldean aurkeztu dute, Azpeitiko zezen plazan. Sei kirolari arituko dira: Andoni Iruretagoiena, Ioritz Gisasola, Xabat Olaizola, Xabier Zaldua, Beñat Telleria eta Aritz Irazabal.
2024/09/19 - 17:12
Aire libreko mundialean hirugarren izan ondoren, indoor txapelketa da Bustoren helburua
Jaime Bustok hirugarren postua lortu du aire libreko munduko txapelketan. Orain, indoor txapelketan jarrita dauka begirada. Horren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan.
2024/09/19 - 14:26
Zortzi euskal kirolari daude 2024ko Urrezko Pioletak izen handiko sarietako aurretiko hautaketan
Golardoak 1991ean sortu zituzten, eta abenduan emango dituzte. 2023an egindako 68 igoera nabarmen jasotzen dituen lehen zerrenda batean, epaimahaiak Koldo Zubimendik, Joseba Iztuetak, Ekaitz Maizek, Julen Berruekok, Jon Inorizak, Tasio Martinek eta Eneko eta Iker Pouk egindakoak txertatu ditu.
2024/09/16 - 21:58
Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin die joan den astean Munduko Sokatira Txapelketan aritu ziren tiralariei
Euskal tiralariek, denera, bederatzi domina lortu zituzten Mannheimen (Alemania) egin berri den edizioan. Gaztedik eta Goiherrik bost domina eskuratu zituzten talde mailan, eta Euskal Selekzioak lau lortu zituen.
2024/09/16 - 15:11
Jon Rahmen ospakizuna, Chicagon garaipena bereganatu eta LIV Golf titulua irabazi ostean
Jon Rahm euskal golf jokalariak Chicagoko txapelketako irabazi du, baita LIV Golf zirkuituko titulua bereganatu ere. Bideoan duzu ikusgai nola ospatu zituen aipatutako garaipenak Virginiako Bolingbrook Golf Clubean.