Kirol gehiago
2025/06/15 - 21:15
Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute, eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan
Miren Lazkanok eta Pau Echanizek garaipena eskuratu dute, eta Maialen Chourrautek brontzea, kayak-krosean, Paueko kanalean jokatu den munduko kopako bigarren proban.
2025/06/15 - 19:11
Mattin Iñiguezek Red Bull X-Alps probako abenturari ekin dio
Euskadiko selekzioko parapentelari zegamarra Red Bull X-Alps proba entzutetsuan parte hartzen ari da. Datozen 12 egunetan, 1.283 kilometro egingo ditu, beste 31 kirolarirekin batera, bost herrialdetan barrena.
2025/06/15 - 14:25
Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan
Barrikakoak 73 kolpe egin zituen larunbatean, eta Sam Burns liderrarekin batera garaipena lortzeko lehian ari direnengandik urruti geratu da.
2025/06/15 - 12:34
Jon Fernandez, pisu superarineko WBC tituluko txapelduna
Bizkaitarrak (27-3) Ricardo Nuñez (26-7) menderatu du, hirugarren roundean panamarra deskalifikatu egin baitute.
2025/06/14 - 20:17
Baionarrak pozez gainezka dira, Aviron TOP-14ko finalerdietara sailkatu baita
Euskaraz abestuz ospatu dute Baionan Avironek eginiko balentria. 20-3 menderatu du Clermont talde lapurtarrak, eta, honenbestez, TOP-14ko finalerdietara sailkatu da, 42 urte geroago.
2025/06/13 - 22:38
Pisaketa gaindituta, Jon Fernandez prest dago borrokatzeko
Etxebarrikoa Bilbon lehiatuko da larunbat honetan, Bizkaia frontoian, pisu superarineko WBC tituluaren bila. Ricardo Nuñez 'El Científico' panamarra izango du aurrean. Bi boxeolariek pasatu dute pisaketa: bizkaitarrak 63,5 kilo pisatu ditu; aurkariak, berriz, 400 gramo gutxiago.
2025/06/13 - 21:49
Rahm trabatu egin da AEBko Irekiko bigarren jardunaldian, eta parretik gora 4 kolpeko txartelarekin bukatu du
Ostegunean, Barrikakoak parretik behera kolpe bateko txartela (69 kolpe) aurkeztu zuen Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubean jokatzen ari den txapelketaren lehen jardunaldiaren amaieran.
2025/06/13 - 17:53
Patxi Usobiaga... ordutik hona
Eskalatzaile gipuzkoarrak, besteak beste, lortu zuen munduko txapelduna eta Europako txapelduna izatea. 2011n hartu zuen erretiroa, eta, egun, Lleidan bizi da.
2025/06/13 - 17:52
Mikel Fernandez iruindarra, munduko txapeldun Muay Thai borrokan
Mikel Fernandezek lorpen handia erdietsi zuen larunbatean Iruñean, bere jaioterrian. Muay Thai modalitateko munduko txapelketa bat Europan egin den lehen aldian, garaipena lortu zuen.
2025/06/13 - 11:52
Jon Rahmek hasiera ona izan du Estatu Batuetako Irekian
Barrikako golf-jokalariak -1eko emaitzarekin itxi du txapelketako lehen jardunaldia.
2025/06/12 - 23:13
Noiz arte jokatuko dute 2025eko Red Bull X-Alps lasterketa? Zenbat kilometro izango ditu? Zenbat atleta?
Ainhize Vegak, ETBko Kirolak saioak, lasterketaren gaineko datu guztien berri eman digu. Mattin Iñiguez Euskadiko selekzioko parapentista aurreneko aldiz dabil proban.
2025/06/12 - 22:47
Mattin Iñiguez 19. postuan helmugaratu da Red Bull X-Alps lasterketako atarikoan
Euskadiko selekzioko parapentistak, Red Bull X-Alps lasterketako atariko etapan, hemeretzigarren tokian sailkatzea lortu du. Maxime Pinotek irabazi du, eta Tim Alongi eta Lars Meerstetter izan dira bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren.
2025/06/12 - 20:20
Jon Fernandez Bilbon lehiatuko da pisu superarineko WBC titulua lortzeko
Jon Fernandez boxeolari bizkaitarra (26-3, 22 K.O.) Bilbon lehiatuko da ekainaren 14an pisu superarineko WBC tituluagatik. Bere aurkaria Ricardo Nuñez 'El Científico' panamarra izango da (26-6, 22 K.O.).
2025/06/12 - 16:56
Garazi Sanchez surflaria, lehiara itzultzeko prest, beste dokumental bat lantzen duen bitartean
Urtebetez lehiaketatik kanpo utzi zuen lesio gogorra osatuta du, eta udan uretara itzultzeko asmoa du. Horrez gain, mugikorren erabilerari buruzko dokumentala prestatzen ari da.
2025/06/11 - 17:15
Ahaleginak emaitzak eman dizkio Salma Solauni
Salma Solaun 20 urteko gimnasta gasteiztarrak urrea irabazi du Gimnastika Erritmikoko Europako Txapelketan, taldekakoan. Euskal Herrira itzulita dago, eta esperientzia nola bizi duen azaldu du.
2025/06/11 - 16:57
Mattin Iñiguez, Red Bull X-Alps lasterketaren atarikorako prest
2025eko Red Bull X-Alps abentura lasterketari ekingo dio Mattin Iñiguezek ekainaren 12an, atarikoarekin. Zegamarra prest dago erronka gogor horri ekiteko.
2025/06/11 - 13:34
Miren Lazkano: ''Denbora da hau bilatzen ari ginela, eta oso pozik nago''
Miren Lazkanok urrezko eta zilarrezko dominak lortu ditu Munduko Kopak dituen bost probetatik lehenengoan, kanoan eta kayak krosean, hurrenez hurren. Lazkanok nola sentitu den azaldu dio EITB Mediari.
2025/06/10 - 22:45
Egoitz Bijueskak, Ostiako Munduko Kopan urrezko domina irabazita, Los Angelesko Olinpiar Jokoak ditu helburu
Basque Teamek bekatutako 14 urteko skaterra Euskal Herrian da, igandean Italian balentria eginda. EITBrekin hizketan, gazteak nabarmendu du "oso pozik" dagoela, eta oso zaila izan dela. Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Jaurlaritzako zuzendaria ere elkarrizketatu dugu.
2025/06/09 - 12:53
Egoitz Bijueska euskal skaterra, nagusi, Erromako Munduko Koparen finalean
Bilbotarrak akatsik gabeko ariketa egin ostean lortu zuen garaipena. Bestetik, Naia Lasok bosgarren lekuan amaitu zuen, 90.03 punturekin. Finalaurrekoan hirugarren egin zuen.
2025/06/09 - 11:55
2025eko Roland Garroseko Sinner vs. Alcaraz (6-4, 7-6, 4-6, 6-7, 6-7) finaleko laburpena eta momentu onenak
Carlos Alcarazek bereganatu du garaipena Jannik Sinnerren aurka jokatutako finalean. Ondorioz, Alcaraz da 2025eko Roland Garros Grand Slameko txapelduna.