Kirol gehiago
2025/08/13 - 17:08
Patxi Peulak urrezko domina zintzilikatu du Patinajeko Munduko Jokoetan
Gasteiztarrak 10.000 metroko proba irabazita bereganatu du urrezko domina Chengdun (Txina) jokatzen ari diren Munduko Jokoetan.
2025/08/11 - 23:08
Euskal segalariek lan aparta egin dute Europako Txapelketan
Europako Sega Txapelketa jokatu da Thundorfen, Alemanian. Bertan izan ziren hainbat euskal segalari eta emaitza paregabeekin bueltatuko dira etxera, lau domina irabazi baitituzte.
2025/08/10 - 23:56
Burmester atera da garaile Chicagon, Rahm eta Ballester play-offean gaindituta
Hiru golflariek parraren azpitik 9 kolperekin amaitu dute hirugarren jardunaldia, lehen postuan berdinduta, eta berdinketa hausteko play-offa jokatu behar izan dute.
2025/08/08 - 16:45
Iskander Sagarminaga, Ipar Kanala zeharkatu duen lehen igerilari euskalduna
Galdakoztarrak 34 kilometro egin ditu ur hotzetan neoprenoa erabili barik, jatorrizko erronkaren espirituari eusteko. Guztira, 10 ordu eta 28 minutu behar izan ditu Ipar Irlanda eta Eskozia lotzeko.
2025/07/31 - 17:13
Mattin Iñiguez, pozik, Red Bull X-Alps proban bizitako esperientziarekin
1.000 km inguru egin du hegan Iñiguezek, eta 350 km, korrika. Bukatu ezinda geratu da, eta berriz egiteko harra dauka zegamarrak.
2025/07/28 - 17:08
25 urte, Felix Iñurrategi gabe
Gasherbrum II gailurretik jaisten ari zela hil zen Felix Iñurrategi, 2000. urteko uztailaren 28an. 25 urte joan diren arren, haren lanak bizirik dirau.
2025/07/27 - 22:34
Niemannek irabazi du Erresuma Batuko LIV Golfa, eta Rahm bosgarren izan da
Igande honetan itzuli onena egin du, 65 kolpe jota (-6), zortzi birdie eta bi bogey eginda (-10 guztira). Bosgarren postua Dean Burmester hegoafrikarrarekin partekatu du.
2025/07/25 - 00:32
Alberto Munarriz nafarra, waterpoloko munduko txapelduna
Jokalari nafarrak bi gol sartu ditu finalean. Lortzen duen bigarren urrea da, 2022koaren ondoren.
2025/07/20 - 20:36
Rahmek bere jokoa hobetu du Britainia Handiko Irekiaren azken jardunaldian
Rahmek birdie batekin ekin dio saioari, baina gero okerrera egin eta ia jarraian lotu ditu hiru bogey. Azken zuloetan hobera egin du eta berriro ere parretik jaitsi da hirutan. Horri esker, jardunaldia -1ean amaitu du.
2025/07/19 - 19:47
Rahmek ez du hobera egin Britainia Handiko Irekian, eta aukerarik gabe geratu da
Bere jokoak hobera egin du seigarren zuloaren ondoren, eta hiru birdie lortu ditu -2ko txartelarekin bukatuz, garaipena lortzeko aukeretatik urrunegi.
2025/07/19 - 17:17
Kerman Lejarraga omendu dute Ordiziako Boxeo Jaialdian
Kerman Lejarraga boxealari ohiak omenaldi polita jaso du bart, Ordiziako Boxeo Jaialdian.
2025/07/17 - 22:26
Rahmek hasiera ona izan du Britainia Handiko Irekian, -1ekin
Bere lehen ibilbidea 70 kolperekin amaitu du, bat parraren azpitik, denboraldiko azken txapelketa handian.
2025/07/14 - 00:36
Julie Derron eta Julian Becker nagusitu dira Gasteizko Ironmane lasterketan
Gasteizko Ironmana jokatu da igande honetan. Emakumezkoetan, Julie Derron suitzarrak irabazi du, eta gizonezkoetan, berriz, Julian Becker alemaniarra gailendu da.
2025/07/13 - 23:43
Sinnerrek lehen aldiz irabazi du Wimbledon torneoa
Oraingoan, tenislari italiarra Carlos Alcaraz baino gehiago izan da. Lehen aldia da espainiarrak Grand Slam bateko finala galtzen duela.
2025/07/13 - 20:53
Rahmek bigarren egin du Andaluzian, eta txapelketa iraultzeko kolpe batera geratu da
Garaipena Talor Gooch estatubatuarrak lortu du, 205 kolpeko txartela aurkeztuta.
2025/07/13 - 20:40
Janire Gonzalez-Etxabarri surflaria, txapeldunorde Qualifying Serieetako Lacanau Pro txapelketan
Annette Gonzalez-Etxabarri ahizpak eta Adur Amatriainek hirugarren postuan bukatu dute.
2025/07/12 - 21:26
Swiatek da Wimbledoneko txapeldun berria, Anisimova azpiratuta
Poloniarrak lehen aldiz irabazi du Wimbledon, finalean Amanda Anismova estatubatuarra 6-0 eta 6-0 menderatuta, 57 minutuko partidan.
2025/07/11 - 20:24
Bertan behera utzi dute Valderramako LIV Golfeko lehen jardunaldia, haize bortitza dela eta
Jon Rahm bizkaitarrak 14. zuloaren amaieran sailkapeneko 6. postuan zegoenean utzi behar izan du jokoa.
2025/07/10 - 14:57
81 herrialdetako ia 2.000 kirolarik hartuko dute parte Gasteizko Ironman proban
Ostegun goizean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera, proban parte hartuko duten emakumezkoen kopuruak 4 puntu egin du gora aurten, eta plaza adina izen-emate izan dira.
2025/07/06 - 17:05
Nadia Erostarbe surflariak Hegoafrikako Ballito Pro txapelketa irabazi du
Ametsetako azken jardunaldian, zarauztarrak Ally Fitzgibbons beteranoa kanporatu du finalerdi borrokatuan, eta Yolanda Hopkins portugaldarra finalean.