McIlroyk irabazi du Augustan, bigarren aldiz jarraian; Rahmek, berriz, 39. postuan amaitu du
Barrikakoak ez zuen txapelketa ondo hasi ostegunean, eta aukerarik gabe iritsi zen azken jardunaldira. 289 kolperekin itxi zuen lehia.
Rory McIlroy iparrirlandarrak bigarren urtez jarraian irabazi zuen Augustako Mastersa (AEB) igandean, golfeko lau txapelketa nagusienetako bat, azken kanporaketan aurkarien presioari eustea lortu ostean.
Jon Rahm euskal golf-jokalariak, ordea, 39. postuan bukatu zuen. Azken jardunaldira aukerarik gabe iritsi zen Barrikakoa, txapelketaren azken hiru edizioetan gertatu zaion moduan. Rahmek 78 kolpeko (6 par gainetik) erronda batekin ekin zion torneoari ostegunean, inoizko kaskarrena Mastersean.
Jon Rahm, 2026ko Augustako Masterseko azken jardunaldian. Argazkia: EFE
Ondoren, ostiralean, 70 (-2) kolperekin, lana hobeti zuen arren, larunbatean egun txarra izan zuen ostera ere: 73 kolpe (+1). Azkenik, igandean, 68 (-4) kolperekin amaitu zuen eguna. Horrenbestez, guztira, 289 kolperekin amaitu zuen (+1).
McIlroy garaileak 12 kolpe par azpitik egin zituen txapelketan, Scottie Scheffler estatubatuarra baino kolpe bat gehiago. Scheffler emaitza iraultzeko zorian egon zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek agur esan dio garaipenerako borrokari Augustako Mastersean
Barrikako golf jokalariak ez du hirugarren jardunaldian suspertzerik lortu, eta Rory McIlroyren gainbeherak final irekia utzi du Cameron Youngekin batera.
Rahmek ozta-ozta egin du aurrera Augustako Mastersean
Jose Maria Olazabal, bi aldiz txapeldun izandakoa, kanpoan geratu da. Rory McIlroy iazko txapeldunak, berriz, sendo jarraitzen du titulua berriro irabazteko bidean.
Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.