Rahmek ozta-ozta egin du aurrera Augustako Mastersean
Jose Maria Olazabal, bi aldiz txapeldun izandakoa, kanpoan geratu da. Rory McIlroy iazko txapeldunak, berriz, sendo jarraitzen du titulua berriro irabazteko bidean.
Jon Rahm, Augustako Masterseko bigarren jardunaldian. Argazkia: EFE.
Jon Rahmek ozta-ozta egin du aurrera Augustako Masterseko bigarren jardunaldian, kortea gainditu ezinik geratzeko zorian egon ostean. Osteguneko jardunaldi kaskarrari aurre egin dio, bezperan 78 kolpekin amaitu ostean bere ibilbidea, zelaiko parretik gora 6 kolpe gehiago emanda, txapelketa honetan hamar aldiz parte hartu ostean inoizko txartelik txarrena aurkeztuta.
Bizkaitarrak 20 zulo behar izan ditu bigarren jardunaldian lehen birdiea egiteko, eguneko bigarren zuloan.
Jon Rahm
Ea parrera hurbiltzerik dudan. Hamar onenen artean sartzea posible ikusten dut
2023ko txapeldunak hasiera bikaina izan du, 2. eta 4. zuloetan birdieak eginda, baina 9. bogeya egin du eta hori garesti ordaindu du. Azkenik, 16. zuloan beste birdie bat lortu du, eta horrela parraren azpitik 2 kolpeko txartela aurkeztu du.
Bestalde, Jose Maria Olazabal 1994ko eta 1999ko txapeldunak ez du aurre egin, 79 kolpeko txartela (+7) aurkeztu baitu, guztira lehen bi jardunaldietan parretik gora 9 kolpe bilduta.
McIlroy, sendo lidergoan
Faboritoei dagokienez, Rory McIlroy iparrirlandarrak sendo jarraitzen du lehen postuan, parretik behera 12 kolpe bilduta.
Bi estatubatuar ditu 6 kolpera: Sam Burns eta Patrick Reed.
Shane Lowry irlandarra eta Justin Rose eta Tommy Fleetwood ingelesak daude gero, parretik behera 5 kolpe pilatuta biak, liderrarengandik 7 kolpera.
Zure interesekoa izan daiteke
Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.