SURFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun

Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Adur Amatriain eta Janire Gonzalez-Etxabarri
Adur Amatriain eta Janire Gonzalez-Etxabarri. Argazkia: Basque Team

Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Adur Amatriainek irabazi dute Pro Taghazout Bay txapelketa, Challenger Seriesetarako txartela ematen duten Qualifying Series txapelketakoa. Zumaiarrak garaipena lortu du Alys Barton britainiarra mendean hartuta eta zarauztarrak gauza bera egin du Donor Conegan kanariarraren aurka. 

Finalerdian Janirek Maelys Jouault frantziarraren aurka jokatu du, 11.10eko emaitza lortuz. Finalean 8.00 puntuko olatu batek eta 6.83ko beste batek ez diote aukerarik eman Barton britainiarrari. Garaipen honekin, WSL titulua eskuratu du eta Challenger Seriesetarako txartela ziurtatu du.

Bestalde, Adurrek (13.50) Justin Becret frantziarra (12.96) gainditu du finalerdian, eta finalean (13.40) Conor Donegan lanzarotarrari (12.10) irabazi dio.

Amatriain eta Gonzalez-Etxabarriren lanaz gain, Yago Dominguezen hirugarren postua eta Markel Vizcarguenaga, Ariane Ochoa eta Keoni Lasaren bosgarren postuak nabarmendu behar dira. Zarauztarra Challenger Seriesetan sartzeko txanda batera geratu da, baina Dominguezek eta Ochoak bai lortu dute sartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X