LIV Hegoafrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren

Golf-jokalari bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia eta -11rekin kokatu da sailkapen nagusian.
Jon Rahm. EFE foto de archivo
Jon Rahm. Argazkia: EFE Archivo

Jon Rahm LIV Hegoafrikako sailkapeneko laugarren postuan dago txapelketako bigarren jardunaldia amaitu ondoren.

Barrikakoak hiru kolpera du liderra, Bryson DeChambeau estatubatuarra. Rahmek azken txapelketetako sendotasunari eutsi dio bost 'birdie' eta 66 kolperekin, eta sailkapen nagusiko laugarren postuan kokatu da -11rekin.

Euskal golfaria berdinduta geratu da Burmesterrekin, Abraham Ancer mexikarrarekin eta Charles Howell III estatubatuarrarekin; azken hori izan da lehen saioaren amaieran liderra DeChambeaurekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X