Rahm liderretik pauso batera Hong Kongen, bigarren egunean suspertu ostean
Barrikakoak eagle bat eta zazpi birdie egin ditu Carlos Ortiz mexikarrarengandik bi kolpera hurbiltzeko.
Jon Rahm. Argazkia: EFE
Jon Rahmek Hong Kongeko LIV txapelketako bigarren jardunaldia jokatu du gaur, ostirala, Saudi Arabiako zirkuituan, eta Carlos Ortiz liderra 2 kolpera du orain, Dean Burmester hegoafrikarrarekin berdinduta (-14).
Rahmek eagle bat eta zazpi birdie egin ditu, horietako lau lehen sei zuloetan, eta bederatzigarrenean bogey bat egin arren, eguneko onena izan da, 62 kolpeko txartela aurkeztuta.
David Puig kataluna ere garaipena lortzeko lehian sartu da, bigarren itzulia eagle bati esker parretik behera 6 kolpeko txartela egin baitu, -11 kolperekin 2. postuan sailkatzeko, oraingoz.
Munduko sailkapenean 183. postuan dagoen mexikarrak lidergoari eutsi dio, baina bezperan baino estuago, Rahmek egindako birdie berberak baina hiru bogey egin baititu.
Burmesterrek (iazko txapeldunordea), berriz, zazpi birdie egin ditu, eguneko txartel onenetako bat aurkezteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Higinio Rivero, hiru kirol bi Olinpiar Jokotan: "Biatloian, helburua da lehengo hamarren artean sartzea, eta iraupen-eskian, lehenengo hogeiren artean"
Basque Teameko atletak Milan-Cortina d'Ampezzoko Joko Paralinpikoetan parte hartuko du, biatloian eta iraupen-eskian, eta piraguismoan ere ibilia da; Jokoak ostiralean hasiko dira, eta EITB harekin izan da.
Euskal Herriko ardi-moztaileak, ametsa beteta eta hunkituta
Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzioa Mundu Kontseiluko kide da ofizialki. Kideek txikitako ametsa bete eta une oso berezia bizi izan dute oholtza gainean.
Euskal Herria ardi moztaileen eta artilarien Munduko Kontseiluan sartu da
Golden Shears and Woolhandling World Championship-ean parte hartu duen Euskal Herriko ardi moztaile eta artilarien selekzioak une historikoa bizi du. Bertan, munduko elitearekin lehiatzeaz gain, bere nazioarteko proiekzioa indartzen duen aitorpen instituzionala lortu du.
Joseba Attard: “Guretzat ohorea da lehen aldiz ardi-moztaileen munduko txapelketan Euskal Herria ordezkatzea”
Euskal Herriko ardi-moztaile eta artilarien selekzioak lehen aldiz parte hartuko du disziplina honen Munduko Txapelketan. Badira bi aste parte hartzaileak Zeelanda Berrira praktikatzera joan zirenetik. Gaur egin diete ongi etorri ekitaldia eta Joseba Attard taldeburuak bertatik azaldu dizkigu beraien egonaldiaren eta txapelketaren nondik norakoak.
Bihar hasiko da ardi-moztaile eta artilarien Munduko Txapelketa Zeelanda Berrian
Euskal Selekzioa munduko txapelketarik garrantzitsuenean lehiatuko den lehen aldia izango da. Zeelanda Berrian hainbat astez buru-belarri prestatu ondoren, taldeak ilusioz eta anbizioz ekingo dio hitzorduari.
Rahmen adierazpenak, DP World Tourraren aurka, isunen ituna dela eta: "Xantaia egiten ari zaizkigu"
Euskal golflariak uko egin zion ezarritako zigorrak ordaintzeari, eta errekurtsoa aurkeztu zuen.
Oier Ibarretxe boxeolariak, Parisen olinpikoa bera, Bilbon eginen du debuta profesional mailan
Oier Ibarretxek, 2024ko Parisko Jokoetan olinpikoa eta amateur mailan sei aldiz Espainako txapelduna bera, hurrengo martxoaren 14an eginen du debuta profesional mailan, Bilboko Casilla pabilioian, Bassam Laaoula alacantarraren aurka (1-0-1).
Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an
Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.
MotoGPk lehen hiri-lasterketa egingo du 2027an, Adelaiden
Datorren urtetik aurrera, Australiako Sari Nagusia Adelaiden egingo da, ez Phillip Islanden. Lasterketa horrela egiteko akordioa gutxienez 2032ra arte egonen da indarrean.