Motoziklismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

MotoGPk lehen hiri-lasterketa egingo du 2027an, Adelaiden

Datorren urtetik aurrera, Australiako Sari Nagusia Adelaiden egingo da, ez Phillip Islanden. Lasterketa horrela egiteko akordioa gutxienez 2032ra arte egonen da indarrean.

MotoGP: Australiako Sari Nagusia 2025

MotoGP mailako Australiako Sari Nagusia, 2025ean. Argazkia: Europa Press.

MotoGPk 2027an historiako lehen hiri-lasterketa egingo du, Adelaiden. Bertan lehiatuko da Australiako Sari Nagusia datorren urtetik, Phillip Island ordezkatuz; akordio horrek sei urteko iraupena dauka, alegia, 2032ra arte, urtehori barne.

Horrela, Phillip Islandek Munduko Txapelketa utziko du, Australiako Sari Nagusiko 30 ekitaldi hartu ondoren. Orain, lasterketa hori Adelaiden egingo dute, hiru egunetan zehar, 2027ko azaroan izanen da lehenengo aldia; zirkuituak 4,194 kilometroko luzera izanen du, 18 bihurgunerekin, eta horrek 340 km/h baino gehiagoko abiadurak hartzea ahalbidetuko die pilotuei.

Antolatzaileen arabera, ibilbidearen diseinuak 1985 eta 1995 artean 1 Formulako ekitaldiak hartu zituen Adelaideko hiri-zirkuitu ospetsuaren eredua jarraitzen du, gidarien segurtasuna “lehentasun nagusia izaten jarraitzeko” beharrezko doikuntza esanguratsuekin.

Hiriaren ahalmena, kultura eta ekitaldi handiekiko pasioak, lehen mailako Sari Nagusi batendako leku perfektuan bihurtzen dute Adelaide, jaialdi baten estilora, honek zaleen esperientzia maila berri batera eramateko aukera bakarra suposatzen du”, nabarmendu du MotoGPk bere prentsa-oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X