Patinajea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Peulak urrezko domina zintzilikatu du Patinajeko Munduko Jokoetan

Gasteiztarrak 10.000 metroko proba irabazita bereganatu du urrezko domina Chengdun (Txina) jokatzen ari diren Munduko Jokoetan.
Patxi Peula
Patxi Peula, urrezko dominarekin. Argazkia: @COE_es

Patxi Peulak urrezko domina zintzilikatu du Chengdun (Txina) jokatzen ari diren Patinajeko Munduko Jokoetako 10.000 metroko proban.

Gasteizko patinatzailea onena izan da 10.000 metroko lasterketan. Bigarren postua Julio Cesar Mirena paraguaitarrarentzat izan da eta hirugarren postuan amaitu du Martin Ferrie frantziarrak.

Peulak brontzezko dominak zintzilikatu zituen lortu Kaohsiung 2009an, Wroclaw 2018an eta Birmingham 2022an. Orain, Chengdu 2025ean arantzatxoa kendu du, urrezko domina bereganatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X