Chiefs taldeak bere laugarren Super Bowla irabazi du, bigarrena jarraian
Kansas City Chiefs taldeak NFL ligako talderik indartsuena direla berretsi du igandean euren historiako laugarren Super Bowla irabazita, 22 eta 25, San Francisco 49ers aurka. Irabazlea erabakitzeko luzapena eta guzti jokatu behar izan dute. Kansaseko taldeak azken lau urteetan irabazten duen hirugarren txapela da, bigarrena jarraian.
Super Bowlaren LVIII. edizioa Las Vegas hiriko Allegiant zelaian jokatu dute eta bertan Andy Reidek zuzentzen duen taldea gailendu da, Patrick Mahomes jokalaria izar bihurtuta. 28 urteko Mahomes partidako jokalaririk onena aukeratu dute eta dagoeneko hiru aldiz irabazi du txapel preziatua. Denboraldian, baina, Mahomesen taldeak ez du aparteko mailarik erakutsi, baina finalean duten onena emateko gai izan dira.
Chiefs taldea denboraldia amaituta suspertu da eta urtea modu ezin hobean itxi dute: titulua bigarrenez jarraian irabazten duen lehen taldea da New England Patriots taldeak 2004.eta 2005. Urteetan irabazi zuenetik.
49ers taldeari dagokionez, San Franciscoko taldeak ezin izan du duela lau urteko finalaren errebantxa hartu. Orduan ezin izan zuten euren seigarren txapela irabazi, eta 1995. daude titulua irabazi ezinda.
Aurtengo partidan jokaldi ikusgarri gutxi izan dira, baina ez da emoziorik falta izan. 15 minutuko luzapena behar izan dute irabazlea erabakitzeko. Luzapen hori Amerikako Konferentziako irabazleek behartu dute, arauzko denbora amaitzeko hiru segundoren faltan Hardmanek egindako touchdownari esker.
Jokaldi ikusgarri askorik ez da izan, baina guztiek izan dute euren eragina; esaterako, Moodyk Kyle Sanahanen taldearentzat huts egindako puntu 'extra'. Asmatu izan balu, aurkaria touchdown bat egiten beharko zukeen beste denbora gehigarri bat jokatzeko. Neurketan defentsen arteko lehia izan da nagusi, eta puntuak lortzea lan nekeza izan da. Hori dela era, lehen laurdenean ez dute punturik lortu eta drive luzeak ikustea oso zaila izan da.
Hasierako minutuetan, San Franciscokoek Mahomes kontrolpean izatea lortu dute, eta Chiefseko izarra ez da batere eroso aritu. Travis ere urduriegi aritu da, eta kamerek bere entrenatzaileari keinu itsusia egiten harrapatu dute.
McCaffrey urteko jokalaririk onenak hasiera ona izan du, baina ez du protagonismo handirik izan, eta Brock Purdy quarterbackak ere, huts ugari egin ez dituen arren ez du egunik onena izan, eta erasoan zailtasunak izan ditu Deebo Samuel eta George Kittlerekin konektatzeko.
Horrela, hutsak eta akatsak nagusi, lehen laurdena puntu barik amaitu da. Bigarrenaren hasieran, 49ers aurretik jarri da Moodyk egindako field goal bati esker, eta defentsan gailenduta, partidako lehen touchdowna egin dute Shanahanek Jeeningsek McCaffreyri emandako pasea aprobetxatuta egindako jokaldi on batean. 10 eta 0 aurreratu dira.
Kansasekoak 10 eta 3 hurbildu dira, beste field goal bat eginda (Butkerrek) atsedenaldiaren atarian. Andy Reis entrenatzaileak bere taldearen erasoa berregituratzeko aprobetxatu du denbora hori. Horrela, eta hasiera ona egin ez duten arren, Mahomesek hobera egin du eta Kelce gero eta gehiago sartu da jokoan.
Beste field got baten ostean eta defentsako lan ona eginda, Valdez-Scantlingek markagailua irauli du (10-13) 49ersek jaurtiketa bat harrapatzean egindako hutsaren ondorioz lortutako touchdownaren bidez.
Norgehiagokak ildo beretik jarraitu du, eta erasoko joko trabatuarekin, San Franciscok partidaren kontrola hartu du bigarren touchdowna eginda, Jenningsen bidez. Horrela, markagailua 16 eta 13 jarri da. 49ersek azken drivea aprobetxatu dute 19 eta 16 jartzeko eta Mahomesi ia bi minutu uzteko. Berak eta Kelcek bidea zabaldu dute eta Kyle Shanahanen taldeak touchdowna saihestea lortu duen arren, luzapenera jo behar izan dute.
Luzapenean, San Franciscoszozketa irabazi du eta eurek izan dute lehen erasoa. McCaffreyren lanak End Zone delakora hurbildu du, baina saria hiru puntukoa izan da soilik (22-19). Mahomesek korrikalariaren sena atera du momentu horretan eta Super Bowla erabakita utzi du Hardmani touchdowna egiteko pasea emanda.
Zure interesekoa izan daiteke
Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.