OSASUN BALANTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi bihotzeko izan dira Behobia-Donostia lasterketan, eta 125 lagun artatu dituzte bero kolpeengatik

Iñigo Etxeberria lasterketako koordinatzaileak EITB Mediari baieztatu dionez, korrikalari guztiak onik daude. Bero egin du lasterketan zehar, eta horrek hidratazio arazoak eragin dizkie hainbati.
Bi korrikalari, leher eginda, helmugan. Argazkia: EFE
Bi korrikalari, leher eginda, helmugan. Argazkia: EFE

Bi korrikalarik bihotzekoa jasan dute Behobia-Donostia lasterketa egiten ari ziren bitartean, eta osasun zerbitzuek 125 pertsona artatu behar izan dituzte bero-kolpeak direla eta, Iñigo Etxeberria lasterketaren koordinatzaileak EITB Mediari jakitera eman dionez.

Zorionez, egoera irauli ahal izan dute, eta Etxeberriak adierazi du korrikalari guztiak onik daudela.

Ia 30.000 korrikalarik parte hartu dute aurten lasterketan, horien % 30 emakumezkoak izan direlarik. Korrikalariek Behobia eta Donostia arteko 20 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute, giro ederra lagun. Bero egin du, eta horrek hidratazio arazoak ekarri dizkio hainbati.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Kirol arloari dagokionez, Nan Oliveras eta Cristina Silva izan dira Behobia-Donostia maratoi erdiko irabazleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X