2021/22 denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Los Angeles Rams, Super Bowleko txapeldun

23-20 gainditu dute Cincinnati Bengals taldea, eta bere historiako bigarren titulua erdietsi dute horrela. Matthew Stafford eta Cooper Kupp izan dira finaleko izarrak.
SuperBowl_ Los Angeles Rams_titulo
18:00 - 20:00
LVI. Super Bowleko finala, irudietan

Los Angeles Rams taldeak irabazi du AEBko National Football League (NFL) ligaren 2021/22 denboraldiko txapelketa, klubaren historian bigarren aldiz. Vince Lombardi garaikurra 2000. urtean altxatu zuten lehen aldiz, Saint Louisen jokatzen zutenean.

LVI. Super Bowleko finalean, Los Angeles Ramsek 23-20 gainditu du Cincinnati Bengals taldea, eta azken horrekin hiru dira jada talde horrek galdu dituen finalak.

Los Angelesko Matthew Stafford izan da izarra, eta berak partida amaitzeko minutu eta erdi falta zenean Cooper Kuppi emandako paseari esker lortu dute garaipena.

100.000 ikusle egon dira Los Angelesko SoFi Stadium zelaian partida bertatik bertara jarraitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X