Australiako Irekia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garbiñe Muguruzak finalerdiak lortu ditu jada

Anastasia Pavlyuchenkova gainditu zuen bi setetan eta orain Simona Halep faboritoa izango du aurrean.
Garbiñe Muguruza, finalerdietan
Garbiñe Muguruza. EFE

Garbiñe Muguruzak bere aurreneko finalerdiak jokatuko ditu Australiako Irekian.

Anastasia Pavlyuchenkova (30) errusiarra bi setetan gainditu zuen, 7-5 eta 6-3, eta orain finalerako txartela erdiesteko txapelketako  laugarren faboritoa hartu behar du mendean, hots, Simona Halep errumaniarra.

'Oso pozik nago. Baldintzetara ondo moldatu nintzen. Batzuetan zure burua ez duzu guztiz ondo ikusten, baina borrokatzen jarraitu behar duzu eta lehen set hori irabaztea oso garrantzitsua izan zen, ' adierazi zuen Muguruzak partida amaitzean.

Aurreko kanporaketetan egindako joko ona ez zuen egin, baina lan handia egin zuen neurketa irabazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X