Marin Cilici irabazita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roger Federerrek seigarrenez irabazi du Australiako Irekia

Bere ibilbide osoan irabazten duen 20. Txapelketa handia da. Suitzarrak bigarren jarraituko du astelehenean publikatuko duten ATP zerrendan, Rafa Nadal liderrarengandik 115 puntura.
Roger Federer. Argazkia: Efe.
Roger Federer. Argazkia: Efe.

Roger Federer suitzarra gailendu da Australiako Irekiko finalean, Marin Cilic kroaziarrari 6-2, 6-7 (5), 6-3, 3-6 eta 6-1 irabazita, hiru ordu eta hiru minutu iraun dituen partidan. Suitzarrak Australian irabazten duen seigarren aldia da. Orotara, 20 txapelketa handi irabazi ditu Federerrek.

Hiru tenislarik bakarrik irabazi dituzte Roger Federerrek baino Grand Slam txapelketa gehiago: Margaret Court (24) eta Serena Williams (23) estatubatuarrak, eta Steffi Graf (22) alemaniarra.

Garaipen honi esker, suitzarrak Novak Jocovic serbiarrak eta Roy Emerson australiarrak beste Australiako Ireki irabazi ditu.

Rod Laver kantxa bete duten ikusleak zutik jarri dira Federer txalotzeko. Suitzarrak ezin izan die malkoei eutsi eskerrak emateko aukera eman duenean. 35 urte bete ostean irabazten duen hirugarren txapelketa handia da, historian marka berria ezarriz.

Zure interesekoa izan daiteke

Oier Ibarretxe boxeolaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oier Ibarretxe boxeolariak debut profesionala egingo du martxoaren 14an

Basque Teameko Oier Ibarretxe boxeolariak debuta egingo du profesional gisa, datorren martxoaren 14an, Casilla pabiloian. Hori dela eta, Galdakaoko kirolariak prentsaurrekoa egin du San Mamesen, xehetasunak emateko. Jon Fernandez izango da kartelburua, Somay Bilalen aurkako borrokan. Horiez gain, Jokin Garcia eta Gianluca Ceglia ere Bilbon izango dira; Ibarretxek, berriz, Bassam Laaoula izango du aurkari debutean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X