Bolt-Blake eta Xiang-Robles dueluek arreta bereganatuko dute
Usain Bolten eta Yohann Blaken abiadura dueluak, Liu Xiang eta Dayron Roblesen borrokak hesidun proban, Oscar Pistoriusen parte-hartze historikoak eta David Rudisha, Kenenisa Bekele, Yelena Isinbayeva edo Paula Radcliff atleten arrakasta goseak atletismo programa markatuko dute Londreseko Olinpiar Jokoetan.
Usain Boltek mundua txundituta utzi zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan eta urtebete geroago mitoa luzatu zuen Berlingo Munduko txapelketan, 100 metrotan (9.58) eta 200 (19.19) metrotan errekorrak ezarrita. Hala ere, Jamaikako atletaren nagusitasuna zalantzan jarri du Yohann Blake herrikideak, munduko txapeldunak.
Era berean, 100 metroko hesidun proban borroka latza izango dela ematen du. Azken bi txapeldun olinpikoek lehia bizia izango dute. Liu Xiang Pekingo desengainua izan zen, Atenasen urrea lortu eta gero; izan ere, lasterketa utzi behar izan zuen lesionaturik. Orain garaipena lortu nahi du berriro, baina horretarako Dayron Robles egungo txapeldun olinpikoa gainditu beharko du.
Pistorius eta Isinbayeva
Gainera, Londreseko Estadio Olinpikoak une historikoa biziko du abuztuaren 4an. Jokoen historian aurreneko aldiz atleta anputatu batek parte hartzeko aukera izango du. Oscar Pistorius Hegoafrikako atletak bi hankak ebakita ditu eta karbono zuntzeko protesi batekin lehiatzen da. 400 metrotan eta 4X400 proban parte hartu eta ametsa beteko du.
Emakumezkoetan, Yelena Isinbayevak arreta bereganatuko du; izan ere, Jokoetan bere onera itzuli nahi du garai zailak atzena utzi ostean. 30 bat errekor ezarri dituen atleta, txapeldun olinpikoa, seigarren sailkatu zen Daegun, baina orain dela gutxi munduko errekorra hautsi zuen pista estalian.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Rahmek agur esan dio garaipenerako borrokari Augustako Mastersean
Barrikako golf jokalariak ez du hirugarren jardunaldian suspertzerik lortu, eta Rory McIlroyren gainbeherak final irekia utzi du Cameron Youngekin batera.
Rahmek ozta-ozta egin du aurrera Augustako Mastersean
Jose Maria Olazabal, bi aldiz txapeldun izandakoa, kanpoan geratu da. Rory McIlroy iazko txapeldunak, berriz, sendo jarraitzen du titulua berriro irabazteko bidean.
Rahmek bigarren jaka berdea jantzi nahi du, McIlroyk bigarrena jarraian eta Schefflerrek Augustan historia egin
Lehen aldia da Barrikako, Ipar Irlandako eta Estatu Batuetako hiru golflariak Erresuma Batuko Irekitik, iragan uztailetik, txapelketa batean elkartzen direna. Bestalde, Jose Maria Olazabal hondarribiarrak berriro parte hartuko du, biziarteko tokia gordeta baitu 1994an eta 1999an lortutako garaipenengatik.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.