Tenisa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roland Garros: Schiavonek eta Na Lik finala jokatuko dute

Italiarrak Marion Bartoli 6-3 eta 6-3 gainditu du finalerdietan eta txinatarrak Maria Sharapova kanporatu du 6-4 eta 7-5.

Francesca Schiavone italiarrak bigarren urtez jarraian Roland Garros txapelketako finalerako sailkatzea lortu du. Schiavonek Marion Bartoli frantziarra kanporatu du finalerdietan, 6-3 eta 6-3 irabaziz.

Finalean, Italiako tenislariak Na Li txinatarra izango du aurkari. Lik Maria Sharapova kanporatu du 6-4 eta 7-5eko emaitzarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X