Sekulako abentura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kilian Jornet, Hondarribitik Cap Creusera

696 kilometro dira eta ekainaren 6an amaitzea kalkulatu du.
Kilian Jornet, Hondarribitik Cap Creusera
Kilian Jornet

Kilian Jornetek sekulako abentura bat jarri du abian gaur, berak bezalako norbaitek soilik burutu dezakeen erronka: Hondarribitik Cap Creusera dauden 696 kilometroak osatzea astebetean.

Higuer eta Creus lur muturrak lotzen dituen bidea Piriniotako ederrenetakoa da, eta Jornetek ekainaren 6an amaitzea kalkulatu du. 696 kilometro hauek 35.717 metroko gora-behera dute, hiru Everest t''erdi igotzea bezala.

Etapa gogoangarrienetakoa Font Romeu-koa izango da, Kilian Jorneten bizilekua, eta lagun ugari berekin elkartzea espero dena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X