Harri Herri
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albizurik maldan gora jarritako finalerdia irauli eta finalerako txartela lortu du, Laukariz garaituta

Oskar Aguas, Jon Gisasola, Mikel Lopetegi eta Alex Merlo harri-jasotzaileek osatutako taldeak hasiera kaskarra gainditzea eta egoera iraultzea lortu dute. Harri baldarrari 18 jasoaldi egin dizkiote. Xabier Aranburu, Hodei Iruretagoiena, Xabat Olaizola eta Eneko Bilbao aurkariek, ostera, harritzarra 14 aldiz altxatu dute.
Albizuri-Laukariz-finalerdia-Harri-Herri

Albizuri, gizonezkoen lehen finalerdiko talde irabazlea. Irudia: EITB

Albizuri eta Laukariz taldeek Harri Herri saioren laugarren denboraldiko gizonezkoen lehen finalerdia jokatu dute Etxebarriko (Bizkaia) pilotalekuan. Nahiz eta hasiera oso txarra izan, Albizurik oso maldan gora jarri zaion kanporaketa iraultzea lortu du, eta azken proba erabakigarrian nagusi izan da.

Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Alex Merlok osatutako taldeak majo kostata lortu du garaipena, Luis Mari Telleria kapitainak zuzendutako laukoteak oso oker hasi baitu finalerdia; izan ere, Alex Merlok, 39 urteko madrildarrak, ezin izan du 175 kiloko harri laukizuzena berdindu. Bizkaian bizi den europarlamentari ohiak lan zailak zituen, Aimar Galarraga lesionatua azken orduan ordezkatzea. Bi saiakera egin ditu laukizuzenarekin, lehenengoan harria erori zaio, susto ederra hartuz, eta bigarrenean ezin izan du berdindu. Beraz, ez du segundorik pilatu bere taldearentzat.

Bere aurkariak, Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarrak, aldiz, zazpi altxaldi eman dizkio laukizuzenari bi minutuan. Harri-jasotzaile beteranoak 56 segundoko abantaila eman dio Laukariz taldeari lehen proban. Bigarren lan saioan baina, Albizuri alde hori murrizten hasi da. Mikel Lopetegi Urra-k (Albizuri) 20 aldiz altxatu du 125 kiloko kubikoa, nahiz eta hamargarren jasoaldia egitera zihoanean, esker eskuak huts egin dion, eta susto txikia hartu. Jose Antonio Gisasola Zelai kapitainaren harri-jasotzaileak, Hodei Iruretagoiena Izeta 43 urteko zarauztarrak (Laukariz), 15 altxaldi egin ditu.

Pisu bereko zilindroarekin, 27 urteko Jon Gisasola mallabitarrak (Albizuri) 13 jasoaldi egin ditu minutu bakarrean, eta 29 urteko Xabat Olaizolak (Laukariz) 10. Ondorioz, hirugarren proban beste 9 segundo jan dizkio Albizurik Laukariz taldeari, azken proba erabakigarriari begira.

Azken aurreko lan saioan, bakarkako azken proban, Oskar Aguas berriozartarrak  100 kiloko bola 21 altxatu du bi minutuan. Bere aurkariak, 41 urteko Eneko Bilbao zamudiotarrak, 16 jasoaldi egin ditu. Beraz, hasierako 56 segundoko desabantaila 7 segundora murriztu du Albizurik proba erabakigarriaren atarian. Laukariz taldeko Eneko Bilbaok Albizuriko Merlok bezala debuta zuen Harri Herrin. Bizkaitarra berez ez zen aritzekoa, baina lesioak tarteko parte hartu behar izan du.

Taldekako azken proban, Albizuriko harri-jasotzaileek 132 kiloko harri baldarrari 18 altxaldi eman dizkiote 4:22 minutuko denbora tartean. Are gehiago, Merlok lehen lan saioko arantza atera du, eta lau jasoaldi egin ditu harritzarrarekin. Aurkariek 14 altxaldi egin dituzte 4:29 minutuan; izan ere, zortzigarren jasoaldi saiakeran Eneko Bilbaok kale egin du, epaileak ez baitio altxaldia ontzat eman, eta berak berriz heldu behar izan dio harri baldarrari. Pilatutako nekearekin bigarren saiakeran ere ezin izan du harritzarra altxatu, baina hirugarrenean harria berdintzea lortu du zamudiotarrak. Hortxe egon da gakoa, eten horrek Laukariz taldearen lana erabat baldintzatu du, eta finalerako txartela eman dio Albizuriri.

Datorren astean Ulia eta Ibiur taldeek jokatuko dute emakumezkoen bigarren finalerdia.

Zure interesekoa izan daiteke

Jokin Eizmendi "Harri Herri" saioan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute

Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X