Aizkolaritza
2020/12/13 - 15:06
Robot batek banatu ditu Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako txapela
Koronabirusaren pandemiak behartuta, Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako sari-banaketa robot batek egin du. Harekin egon gara lehia hasi aurretik elkarrizketa txiki bat egiteko.
2020/12/13 - 14:30
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko partaideen aurkezpen ikusgarria
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian lehiatu diren 14 aizkolariak aurkezpen ikusgarriarekin plazaratu dira Bilbao Arenara.
2020/12/12 - 11:44
Sei aizkolari lehiatuko dira Bilbon, Sherpa.ai txapelketa berria irabazteko
"Bide berri bat hasteko erabakia hartu genuen gure kirola etorkizunera begira jartzeko, eta txapelketa hau gure batasunaren emaitza da”", esan du Iker Vicente txapeldunak.
2020/12/11 - 15:58
Aitzol Atutxa, lehiaketa erritmoaren beldur
Igande honetan Aizkolarien Txapelketako Finalak jokatuko dira. Ekitaldia igandean izango da, 12:00etan, eta EITBn eskainiko da zuzen zuzenean.
2020/12/10 - 17:33
Iker Vicente, sasoi betean igandeko finalerako
Igande honetan egingo da Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketa Nagusiko Finala. Aurten, Federazioaren babesik gabekoa izango da. Iker Vicente egungo txapeldunarekin hitz egin dugu.
2020/12/10 - 12:30
Aitzol Atutxak irabazi du aizkolarien Euskadiko Txapelketa
Dimako aizkolariak 42 minutu eta 36 segundo behar izan ditu lanak bukatzeko. Jon Irazu bigarren izan da, eta Jose Mari Olasagasti.
2020/12/10 - 12:23
Lawrence O'Toole australiarra, munduko aizkolaririk azkarrena
Australiarrak Iker Vicente eta Aitzol Atuxa gainditu zituen Tolosan egin zen txapelketan. Proba honetan, azkartasunak lehentasuna zuen erresistentziarekiko.
2020/12/10 - 12:17
Aitzol Atutxa, nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan
Ikusmin handia piztu duen finalean, Aitzol Atutxa nagusitu da, Bilbon. Otaegi izan da bigarrena, 3 minutu eta erdi baino gehiagora, eta Larrañaga, hirugarrena.
2020/12/09 - 15:40
Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalak, igandean
sherpa.ai Aizkolari Txapelketa nagusiko finala zuzen zuzenean eskainiko da EITBn. Kirolariak eurak gustura dira txapelketak izango dituen berritasunekin. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Bilbon.
2020/12/06 - 16:46
Iker Vicente, seigarrenez Nafarroako txapeldun
Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolaritza Txapelketan Iker Vicente nagusitu da seigarren aldiz. Haren atzetik sailkatu dira Jon Rekondo eta Oier Kañamares.
2020/11/29 - 16:47
Oier Kañamares eta Alvaro Garcia, txapeldun 2. eta 3. mailan
Oier Kañamares eta Alvaro Garciak 2. eta 3. eta mailako aizkolari finalak irabazi dituzte. Kañamaresek Luis Txapartegiren aurka izan du lehia. Garciak Julen Olano eta Unai Otaegi azpiratu ditu.
2020/11/18 - 13:36
Abenduaren 13ra atzeratu dute Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finala
Azaroaren 29rako aurreikusita bazegoen ere, atzeratzea erabaki dute "egun bizi dugun konfinamendu perimetralaren ondorioz".
2020/10/25 - 16:07
Arrakasta izan du Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako kanporaketak
Zestoako frontoian egindako kanporaketan Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak sailkatu ziren azaroaren 29an jokatuko den finalerako.
2020/10/21 - 19:43
Sherpa.ai Aizkolarien Txapelketa Nagusia aurkeztu dute
Aizkolariek eurek antolatutako txapelketa da, Federazioaren babesik gabe. Itxura aldaketa eman nahi diote kirolari. Kanporaketa larunbatean jokatuko da, eta sei onenek jokatuko dute finala, Bilbon.
2020/09/27 - 17:29
Xabier Zalduak hirugarren txapela jantzi du pentatloian
Xabier Zaldua zumarragarrak euskal pentatloiaren aro berriko hirugarren ekitaldia irabazi zuen larunbat gauen Azpeitian, aurkariei eta eguraldi makurrari aurre egin ostean.
2020/09/23 - 23:09
Aizkolariek uko egingo diote Federazioaren Euskal Herriko Txapelketari
Lehen Mailako 12 aizkolarik eta Bigarren Mailako 8k, prentsaurrekoa eskaini dute Diman, Federazioari planto egingo diotela adierazteko. Eurek antolatutako txapelketa jokatuko dute.
2020/08/06 - 22:21
Julen Alberdi, txapela buruan eta hankak lurrean
Julen Alberdi, Txikia IV.ak, Urrezko Aizkolarien Txapelketa bereganatu zuen joan zen igandean, ezustekoa emanda. Alberdik egunerokotasunetik alde egiteko txoko berezia dauka Azkoitiko Urrategi auzoan.
2020/08/03 - 17:53
Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari Txapelketako irabazle
Urrezko Aizkolari Txapelketan Julen Alberdi 'Txikia IV'.ak jantzi zuen txapela. Mikel Larrañaga izan zen bigarren eta Iker Vicente, hirugarren.
2020/06/29 - 23:29
Euskal Herriko aizkolaritza txapelketak, bertan behera
Erabakiak maila guztiei eragiten die, Euskal Telebistak astelehen honetan jakin ahal izan duenez.
2020/06/14 - 15:32
Iker Vicentek 14 kanaerdiko moztu ditu 26 minutu eta 46 segundotan
Aurreko marka hiru minutu eta 25 egundotan hobetu du aizkolari nafarrak, Nafarroa Arenan egindako saioan.