Real Sociedad
2025/08/31 - 22:54
Realak puntua batu du Madrilen (2-2)
Realak bina berdindu du Madrid CFFren aurka, Moeve Ligako lehen jardunaldian. Aiara Agirrezabalak sartu ditu txuri-urdinen bi golak.
2025/08/31 - 14:41
Javi Lopezek Oviedon jokatuko du, Realak utzita
Jokalari kanariarra Real Oviedoko jokalaria izango da 25-26 denboraldiaren amaierara arte.
2025/08/30 - 23:38
Realak galdu egin du Oviedo igo berriaren aurka (1-0)
Txuri-urdinek bigarren zati eskasa jokatu dute, eta ez dira gai izan Dendockerrek atsedenaldiaren atarian egindako gola iraultzeko.
2025/08/30 - 23:38
Gorrotxategi: ''Azkenengo bi partiduetan, detaileetan eskapatu zaigu garaipena''
Jon Gorrotxategi Realeko jokalariak EA Sports Ligako hirugarren jardunaldian Oviedoren aurka jasandako porrotaz (1-0) hitz egin du.
2025/08/30 - 00:57
Sansek puntu bat lortu du Almeriaren aurka Anoetan jokatutako partidu parekatu batean
Sanse Hypermotion Ligako bigarren garaipena lortzeko atarian geratu da, Anoetan UD Almeriaren aurka 2-2 berdindu baitu.
2025/08/29 - 17:41
Sergio Francisco: ''Gehien kostatzen ari zaidana merkatu irekiarekin lehiatzea da''
Realeko entrenatzaileak izen propio guztien errepaso zabala egin du merkatu amaiera honetan, Oviedoren aurkako partidaren aurretik.
2025/08/28 - 22:27
Realak oinarri berriak izango ditu aurten
Aldaketaz betetako urtea izango du aurten Realak. Entrenatzaile berria izango dute, eta taldearen bizkarrezurra ere aldatu da. Nerea Eizagirrek 10. denboraldia beteko du. Nola ikusten du taldea?
2025/08/28 - 16:56
Urko Gonzalez de Zaratek Espanyolen jokatuko du
Realak eskerrak eman nahi izan dizkio Urkori klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik.
2025/08/27 - 19:09
Sergio Gomez: ''Denboraldi hasiera honetan gauza positiboak egon dira, ni pozik nago postu honetan jokatzen''
Realak bi neurketa berdindu ditu 2025-2026 denboraldiko lehen bi jardunaldietan. EITB Mediak Sergio Gomez jokalariarekin hitz egin du txuri-urdinen sasoi hasieraz. (Elkarrizketa, gaztelaniaz)
2025/08/26 - 15:16
Turrientes, Realaren lehen taldean 100 partida beteta: ''Pribilegiatua naiz, asko disfrutatu dut''
Beñat Turrienetesek 100 neurketa jokatu ditu talde txuri-urdinaren gizonezkoen lehen taldean. Orain arte lortutakoagatik pozik dagoela adierazi du klubaren telebistan.
2025/08/25 - 01:56
Sansek azken minutuetan galdu du Malagan (1-0)
Txuri-urdinek ondo eutsi diote ia partida osoan zehar, baina Rafael Rodriguezek 86. minutuan sartutako golak punturik gabe geratzea eragin du.
2025/08/25 - 00:56
Zubeldia: ''Partida nola joan den ikusita, puntua ontzat eman behar da''
Igor Zubeldia Realaren jokalariak Espanyolen aurka (2-2) Anoetan lortutako berdinketaz hitz egin du, EA Sports Ligako bigarren jardunaldian.
2025/08/24 - 23:30
Realak puntu bat lortu Anoetan Espanyolen aurka (2-2), ozta-ozta
Partida maldan gora jarri zaio lehen zatian, bi gol jaso ditu eta. Bat errepikatu behar izan da, penaltiz, baina Barrenetxeak eta Oskarssonek berdinketa lortu dute gehiago ere merezi izan duten bigarren zatian.
2025/08/22 - 19:17
Sergio Francisco: ''Pachecorekin hitz egin dut, eta bere etorkizuna berak erabakiko du''
Realak Espanyolen aurka jokatuko du igandean Anoetan. Partida horren atarian, Sergio Franciscok, besteak beste, Jon Pachecoren etorkizunaz hitz egin du.
2025/08/21 - 15:20
Maider Castillo, Reala: ''Oso jokalari onak ditugu etxean''
Denboraldi berriaz eta taldeaz mintzatu da Maider Castillo Realeko emakumezkoen elite futboleko arduraduna. Lan-talde ona osatzearen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.
2025/08/20 - 16:11
Jon Mikel Aramburu: ''Inoiz baino gogotsuago nago, urte ilusionagarria izango da''
Jon Mikel Aramburu Realeko jokalariak prentsaurrekoa egin du, denboraldia nola ikusten duen azaltzeko.
2025/08/19 - 18:21
Carlos Fernandezek Mirandesen jokatuko du, Realak utzita, 2025-26 denboraldian
Aurrelaria, 29 urtekoa bera, 2020-21 denboraldian iritsi zen Realera, hain zuzen ere 2021eko urtarrilean, Sevillatik. Hasi berri den denboraldian, hortaz, Hypermotion Ligako Mirandesen arituko da, Realak utzita.
2025/08/17 - 21:23
Sanse garaipenarekin estreinatu da Bigarren Mailan
Talde txuri-urdinak 1-0 irabazi dio Zaragozari, Job Ochiengek lehen zatian sartutako gol eder batekin.
2025/08/17 - 02:59
Turrientes: ''Beraien gola iritsi ostean, taldearen erreakzioa oso ona izan da''
Beñat Turrientes Realeko jokalariak EA Sports Ligako lehen jardunaldian Valentziaren aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du.
2025/08/17 - 02:15
Kubok puntu bat batu du Realarentzat Mestallan (1-1)
Japoniarrak hiru minutuan baliorik gabe utzi du Diego Lopezen gola, abagunez betetako bigarren zatian, txuri-urdinentzat zapore gazi-gozoa utzi duen partidan.