Mikel Oyarzabal, 1950etik Munduko Txapelketa batean gutxienez bi gol sartzen dituen lehen euskal jokalaria
Realeko aurrelariak, multzo faseko bigarren jardunaldian, bi gol egin dizkio Saudi Arabiari; hala, 1950ean, Suedian, Telmo Zarrak eta Silvestre Igoak hurrenez hurren lau eta bi gol sartu zituztenetik, Munduko Txapelketa berean gutxienez bi gol lortu dituen lehenengo euskal futbolaria da.
Mikel Oyarzabal, Saudi Arabiari sartutako goletako baten ostean. Argazkia: Europa Press.
Mikel Oyarzabal 1950etik hona Munduko Txapelketa batean gutxienez bi gol sartzen dituen lehen euskal jokalaria da. Realeko aurrelariak, multzo faseko bigarren jardunaldian, igandean bi gol egin zizkion Saudi Arabiari; hala, 1950ean, Suedian, Telmo Zarrak eta Silvestre Igoak hurrenez hurren lau eta bi gol sartu zituztenetik, Munduko Txapelketa berean gutxienez bi gol lortu dituen lehenengo euskal futbolaria da eibartarra.
Oyarzabalek, Munduko Txapelketa batean jokatu duen bigarren neurketan, igandeko Espainia-Saudi Arabia norgehiagokan, hogeita lau minutu behar izan zituen bi gol sartzeko, 2-0ekoa eta 4-0ekoa, hain zuzen ere; hori gutxi balitz, hamargarren minutuan, Espainiaren aurreneko golaren pasea eman zion Lamine Yamali. Aurrelari gipuzkoarrak, gainera, oso gutxigatik ez zuen hirugarren gola ere sartu, baina baloia, beste erremate batean, langara joan zitzaion.
Aurtengo ekainaren 21era arte, Xabi Alonso zen Munduko Txapelketa batean gol bat sartzea lortu zuen azken euskal jokalaria; tolosarrak 2014an egin zuen hori, Brasilen, Herbehereen aurka. Xabi Alonsok berak, 2006an, beste gol bat ere sartu zuen, eta 2002an, ordea, Gaizka Mendietak egin zuen gol bat. 1994an, Estatu Batuetan ere, Julio Salinasek eta Txiki Begiristainek gol bana sartu zuten, eta hori bera egin zuten, 1990ean, Italian, Julio Salinasek berak eta Alberto Gorrizek. 1986an, Mexikon, Julio Salinasek gol bat lortu zuen, eta Andoni Goikoetxeak beste bat; 1982an, Espainiako Munduko Txapelketan, Roberto Lopez Ufartek eta Jesus Mari Zamorak gol bana sartu zuten, eta 1978an, Argentinan, Danik Espainiak sartu zuen gol bakarra sinatu zuen.
Igandean sartutako biak zenbatuta, Oyarzabalek 27 daramatza sartuta Espainiako selekzioarekin. Talde horretako historian, golik gehien egin dituen euskal jokalaria da; besteak beste, Julio Salinasek 22 egitea erdietsi zuen, Telmo Zarrak 20, eta Isidro Langarak 17.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala Istanbulera joango da otsailaren 2tik 7ra, Superkopa jokatzeko
Lehiaketa Saudi Arabiara itzuliko da 2028an; izan ere, 2027ko ediziorako egoitza aldatu behar izan dute, Ekialde Hurbileko herrialdeak egun horietan antolatzen duen Asiako Koparekin bat egiten duelako.
Gorrotxategi entrenamenduetara itzuli da
Eibartarrak zelaia zapaldu du bere taldekideekin batera pubalgiako mina gainditu ostean.
Nahia Aparicio: “Poz handia hartzen dugu horrelako partidak jokatzeagatik”
Nahia Aparicio Realeko jokalariak eta Arturo Ruiz entrenatzaileak Chelsearen aurkako kanporaketaru buruz aritu dira hitz egiten. Apariciorentzar oso norgehiagoka berezia izango da; Ruizentzat, berriz, "ilusio berri bat".
Chelsea-Reala, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze kanporaketan
Joaneko partida Londresen jokatuko dute, ziurrenik abuztuaren 26an, eta itzuliko neurketa, Gipuzkoan, irailaren 2an izango da, aldaketarik ez bada. Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.
Mikel Oyarzabal entrenamenduetara itzuli da Realarekin
Txuri-urdinen kapitainak amaitutzat eman ditu hiru asteko oporrak, eta gainerako taldekideekin hasiko da lanean denboraldi berria prestatzen, munduko txapeldun bihurtu ostean. Realak Betisen aurka egingo du debuta Ligan datorren ostiralean, abuztuaren 21ean, 21:30ean.
Realak Chelsea, Wolfsburgo, Paris Saint-Germain edo Juventus izango du aurkari Txapeldunen Ligako sailkatze kanporaketan
Zozketa asteartean egingo dute, 13:00etan. Arturo Ruizen taldeak abuztuaren 26an jokatuko du joaneko partida, eta itzuliko neurketa, ordea, irailaren 2an izango da. Kanporaketako irabazleak Txapeldunen Ligako liga fasea jokatuko du, eta galtzailea, aldiz, Europa Kopan arituko da.
Realak udako lehen porrota jaso du Toulouseren aurkako lagunartekoan (2-1)
Rino Matarazzok zuzentzen duen taldeak uda honetako lehen porrota jaso du Toulouseren aurka 2-1 galduta. Laugarren lagunartekoa zen txuri-urdinentzat. Toulouseren golegileak Vignolo eta Hidalgo izan dira, eta Solerrek sartu du Realarena, falta jaurtiketa bat baiatuta.
Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)
Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.
Realak Jon Martinen kontratua 2032ra arte luzatu duela iragarri du
20 urterekin, Lasarteko erdiko atzelaria ezinbestekoa da Matarazzorentzat Realaren atzealdean.