Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zubeldia zalantzan dago Kopako finalerako, ezkerreko bizeps femoraleko lesioa dela eta

Erdiko atzelariak aldaketa eskatu behar izan zuen ostiralean Vila-realen aurka jokatutako partidan, eta larunbat honetan erresonantzia egin diote lesioaren nondik norakoak zehaztu ahal izateko.

SAN SEBASTIÁN, 15/03/2026.- El delantero croata de Osasuna, Ante Budimir (i), protege el balón ante el defensa de la Real Sociedad, Igor Zubeldia, durante el encuentro correspondiente a la jornada 28 de Laliga EA Sports que disputan este domingo Real Sociedad y Osasuna en el estadio de Anoeta, en San Sebastián. EFE / Juan Herrero.

Igor Zubeldia, Osasunaren aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Igor Zubeldia zalantzan dago Realak Atletico Madrilen aurka jokatuko duen Errege Kopako finalari begira. Klubak aditzera eman duenez, jokalariak lesioa du ezkerreko bizeps femoralean.

Astebetean, Pellegrino Matarazzok Yangel Herrera eta Zubeldia galdu ditu giharretako lesioengatik, eta biak zalantzan daude apirilaren 18ko finalerako.

Erdiko atzelari azkoitiarrak aldaketa eskatu behar izan zuen ostiralean Vila-realen aurka jokatutako neurketan, ezker izterreko atzealdean ziztada sentitu ostean, eta, ondorioz, zelaitik atera, eta aulkitik ikusi behar izan zuen partida.

Zubeldiari erresonantzia egin diote larunbat honetan, lesio horren nondik norakoak zehatz-mehatz ikusteko, eta klubak lesioa zenbaterainokoa den zabaldu ez badu ere, litekeena da hilabete inguru jokatu barik egon behar izatea.

Ordezkoak

Ondorioz, New Jerseyko entrenatzaileak Jon Martin, Caleta-Car eta Aritz Elustondo bakarrik izango ditu atzeko lerroan jokatzeko prest.

Igor Zubeldiak ez du aurreko urteetako protagonismo bera izan 2025-26 denboraldian: 26 neurketa jokatu ditu orain arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X