KOPAKO FINALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realeko 22.134 bazkidek dute aukera Kopako finalerako sarrera bat lortzeko, asteazkeneko zozketan

15.031 sarrera esleituko dituzte asteazken honetan, 13:00etan egingo den zozketan, talde txuri-urdinak ohar batean azaldu duenez.

Real Sociedad: zaleak
Zozketa asteazken honetan izango da. Irudia: Europa Press

Realak asteazken honetan 15.031 sarrera esleituko ditu apirilaren 18ko Kopako finalerako, 25 urte baino gutxiago dituzten bazkideen artean. Talde txuri-urdinak zehaztutakoaren arabera, 11.238 eskaera jaso dituzte, eta multzo horretan 22.134 bazkide daude.

Zozketa 13:00etatik aurrera egingo dute notarioaren aurrean. 25 urte edo gehiagoz bazkide izan direnak ez dira sartuko, dagoeneko badutelako finalerako sarrera bat izateko eskubidea.  

Gainera, Realak zehaztu du zozketan parte hartzeko zenbakia izena emateko unean automatikoki esleitutako eskaera edo erreferentzia dela, ez bazkidearen identifikatzailea. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X