Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alazne Estensorok 2028ra arte berritu du Realarekin

19 urteko atezain lazkaotarrak Moeve F Ligan egin du debuta denboraldi honetan, talde txuri-urdinarekin.

Alazne Estensoro (Reala) 2028

Alazne Estensoro Realeko jokalaria. Argazkia: Reala.

Alazne Estensoro atezainak 2028ra arte berritu du Realarekin, talde txuri-urdinak astearte honetan jakinarazi duenez.

Lazkaoko atezainak, 19 urtekoa bera, Moeve F Ligan egin du debuta denboraldi honetan. Realak gogora ekarri duen bezala, 2021ean ailegatu zen Zubietara, hirugarren taldean aritzeko, eta etapa guztiak gainditzen joan da, orain berritze hau sinatu arte.

Lazkaoko atezaina akordioarengatik “emozionatuta” dago, talde gipuzkoarraren arabera, eta Realean “hazten jarraitzea” espero du.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X