Realak bolada txarra moztu du Getaferen aurka (1-2)
Realak 1-2 garaitu du Getaferen aurka ostiral honetan, Coliseum zelaian jokatu den EA Sports Ligako 19. jardunaldiko partidan. Brais Mendezek sartu du lehen gola, eta Juanmik berdinketa jarri ondoren, Aramburuk buruz sartu du garaipenaren gola, bolada txarrari amaiera emanez.
Partidako lehen minutuak oso mantso igaro dira. Baloiari erritmoa falta izan zaio, eta txuri-urdinei kosta egin zaie jokoa martxan jartzea bere zelaian itxarotea erabaki duen aurkariaren aurrean. Getafek kontraerasoan aldeko apustua egin du, baina, pare bat hurbilketa izan dituen arren, ez du benetako arriskurik sortu Realaren zelaian.
Matarazzoren taldea hegaletatik saiatu da erasoa bideratzen, baina aurkaria oso atzean sartuta mantendu da, eta horrek ia ezinezkoa egin du hutsuneak aurkitzea. Kubo eta Oyarzabal behin eta berriz saiatu dira erasora jotzen, baina etxekoen defentsak aukera bakoitza zapuztu du.
Ezina, ekinez egina. Realak tematuta jarraitu du golaren bila eta azkenean 36. minutuan aurkitu du. Braisek erdiraketa bat jaso du ezker hegaletik eta jaurtiketa gurutzatu batekin gol aparta sartu du bere taldea aurretik jartzeko. Gol hori izan da lehen zati osoan ikusi den aterako jaurtiketa bakarra.
Reala gogotsu itzuli da aldageletatik, eta Guedes izan da lehen aukera argia izan duena, baina bere eskuinkada kanpora joan da gutxigatik.
Handik gutxira, Oyarzabalek Getaferen defentsaren akats bat aprobetxatu du baloia lapurtzeko, baina ez ditu ideiak argi izan atezainaren aurrean eta kanpora bota du baloia. Bigarren aukera bat ere izan du kapitainak, Barrenetxearekin batera, baina ez batak ez besteak ez du asmatu jaurtiketarekin.
Azken minutuetan Getafek intentsitatea igo du, punturen bat lortzeko helburuarekin, eta txuri-urdinei gogor defendatzea tokatu zaie. Batzuetan errazegi galdu dute baloia, baina ez dute utzi baloia Remiroren atera hel zedin.
Hala ere, azken minutuan, Getafek urruneko falta bat atera du eta Juanmik Remiroren hanka artetik sartu du baloia, berdinketa ezarriz.
Realak partidako azken kornerrean jarri du itxaropen guztia, eta Aramburu denarekin sartu da baloia buruz errematatu eta sarera bidaltzeko.
Hala, Realak amaiera eman dio irabazi gabeko bost jardunaldiko boladari garaipenarekin, Matarazzoren lehena.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.