Sanse sendo batek puntu bat atera du Cultural Leonesaren etxean (1-1)
Tentsio handiko partida batean Real Sociedad B Carbonellen gol batekin aurreratu da, baina etxekoek, Ribeiro Costari esker, markagailua berdindu dute.
Argazkia: Reala.
Cultural Leonesak eta Sansek bana amaitu dute larunbat honetan Reino de Leon estadioan jokatutako Hypermotion Ligako 20. jardunaldiko partida. Bi taldeen arteko parekotasunak eta sendotasunak markatutako neurketan, Sansek puntu baliotsua lortu du.
Reala B taldeak sakontasun handiagoarekin hasi du partida, hasieratik hegaletatik arriskua sortzea bilatuta. Cultural Leonesak, defentsan ondo antolatuta, trantsizio azkarren aldeko apustua egin du, nahiz eta bi taldeetako batek ere ez duen lortu lehen zatian gol aukera argirik sortzea.
Atsedenaldiaren ostean, norgehiagokaren erritmoak gora egin du, eta Gipuzkoako taldeak aurrea hartu du 49. minutuan, Tomas Carbonellen golari esker.
Golak Leongo taldearen erreakzioa eragin du, zelaian hobeto kokatu da eta gehiagotan heldu da aurkariaren areara. Minutuek aurrera egin ahala, Cultural Leonesak presioa areagotu du berdinketaren bila.
Partidako bigarren eta azken gola 87. minutuan iritsi da, Lucas Ribeirok Sanseren defentsa gainditu du, eta behin betiko berdinketa ezarri du markagailuan.
0-1: Tomas Carbonellen gola
1-1: Lucas Ribeiro Costaren gola
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.