F Moeve Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak eta Violeta Quilesek kontratua amaitzeko akordioa lortu dute

Bi aldeek adostasunez hartu dute erabakia, eta klubak jokalariari eskerrak eman dizkio egindako lanagatik.

Violeta Quiles
Argazkia: Reala.

Realak eta Violeta Quiles jokalariak adostasunez erabaki dute bien arteko kontratu harremana amaitzea. Erabakia bi aldeek elkarrekin hartu dutela azpimarratu dute, modu adiskidetsuan, eta gaurtik aurrera jokalariak ez du talde txuri-urdinean jarraituko. 

Jokalaria aurreko denboraldian iritsi zen Realera, eta ligako hasiera ona egin bazuen ere, eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen. Lesio horren ondorioz, errekuperazio prozesu gogorra egin behar izan zuen. 

Orain, errekuperazioa gainditu ondoren, bi aldeek adostu dute elkarrekin zuten lotura amaitzea; hala ere, Realak adierazi du, eskerrak eman nahi dizkiola Violeta Quilesi taldean egon den bitartean erakutsitako profesionaltasunagatik eta konpromisoagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X